Astigarragako Udala 2023ko urrian hasi zen 2024-2029 Euskararen Plan Estrategikoa egiten. Plana prest dago eta asmoa maiatzeko Tokiko Gobernu Batzarrean onartzea da. Plana parte-hartzean oinarritu da, udaleko ordezkari tekniko eta politikoekin, hainbat diziplina eta eremutako tokiko eragileekin eta parte hartu nahi izan duten herritar guztiekin lankidetzan egin da.

Astigarragako udala.

Hiru helburu nagusietatik abiatu da. Lehenengoa euskararen egungo egoera ezagutzea izan da. Horretarako, Astigarragako errealitate soziolinguistikoaren argazki zeha-tza egin da, azken 20 urteetako datuak kontuan hartuta. Udalerriko eragileen eta herritarren irizpenak eta ekarpenak ere jaso dira. Honen baitan ikusi denez, Astigarragan euskararen ezagutzak gora egin du, baina ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea handitzen ari da.

Gakoak zehaztu

Bilakaera aztertu ondoren, hurrengo urratsa gako nagusiak zehaztea izan da.

Azkenik, tokiko indarguneak eta ahulguneak zein diren jakinda, hurrengo urratsa etorkizunerako lan-ildo nagusiak diseinatzea izan da.

Erabilera

Euskararen erabilera eta ezagutza suspertzeko asmoz, planean, guztira, 100 lan ekimen zehatz jasotzen dira. Herri mailan helburu nagusia, bi urteko epean, Astigarragako Euskara Kontseilua sortzea da; herrian euskararen arloan lan egiten duten eragileak saretzeko, euskararen normalizazioan erreferente izan daitezen.

Gainera, kultur eta kirol arloetan eskaintza euskaraz izateko arreta berezia jarriko dute.

Bestalde, Astigarragako euskararen historia sozialari buruzko beka berri bat jarriko da abian.