Lore eta Landareen Azoka ospatuko da ostiral honetan, maiatzaren 11n, Tolosako Trianguloan. 09.00etatik 14.00etara, udaberri sasoiko lore eta landare mota nagusiak bilduko ditu azokak.

Aurten, Udaleko kideek azaldu dutenez, gune eta udalerri ezberdinetako mintegiek eta artisauek parte hartuko dute azokan, eta bisitariei gozatuko dietela agintzen duten produktuak eskainiko dituzte. Ines Flores, Iñigo Azpiazu Moreno, Txomin Bilbao Echevarría, Karolina Peños Salinas, Guillermo Guillen Monreal, Jose Javier Beaskoetxea eta Daniel Larena Santos izango dira bere aukerak eskaintzen larunbatean protagonista izango direnak, antolatzaileek azaldu dutenaren arabera. “Tolosako Lore eta Landareen Azoka aukera bikaina da gure mintegizain eta artisauek eskaintzen duten edertasun naturalaz goza-tzeko eta gure etxeak apainduz udaberriari ongietorria emango dioten produktuak eskuratzeko”, baieztatu dute Udal gobernuko kideek.

Loreak eta landareak

Azoka berezi honen bueltan egiten den moduan, Gaztelako Arkua lore eta landarez atonduko du Gureak Berdeak lorezaintza taldeak, lorategi efimero bihurtuz. Banbu landareekin hostotza berdea eta kolore urdineko elementuak uztartuko ditu aurtengo proposamenak, zutoin, hesi, lorontzi eta tauletan.

Triangelu Plaza Marta San Sebastián

Landare hauek, udazkenean landatuko dira Elosegi parkean. Horretaz gain, egun berean, goizeko 09.00etan hasita, bigarren eskuko bizikleten elkartrukerako azoka jasoko du Alondegia plazak, Zumardia elkarteak sustatuta.

Jasangarritasuna, elkartrukea eta objektuen berrerabilpena bultzatzea da helburua. Bertan bizikleta, patin, patinete, kasko eta bestelako bigarren eskuko materialak elkar trukatu, saldu edo erosi ahal izango dira eguerdiko 14.00ak bitartean. Materiala, baina, aurrez entregatu beharko da, Udaleko kideek azaldu dutenez. Hain zuzen maia-tzaren 9an eta 10ean Gurpilgunean (Zumardiandian), 17.00etatik 19.00etara aritu dira materiala jasotzen, eta ostiraleko, azoka egunean bertan, Alondegian, 09.00etatik 11.00etara ere jasoko dute materiala.

Aurreko asteko Bertako Haragien Azoka bereziaren arrakastaren ondoren, berriz ere, Tolosako Udalak ostiraleko festan parte hartzeko deia luzatu nahi izan die herritar guztiei. “Festa ederra izango da, eta tolosar zein eskualdetik datozenei azokara gerturatzeko deia luzatu nahi diegu”, azaldu dute Udaleko kideek.