Tolosa Tolosako Ekinbide Etxeak, Musikenerekin lankidetzan, formatu txikiko doako kontzertu-ziklo bat antolatuko du maiatzean, lau guztira, Maiatzeko Doinuak izenburupean. Zikloaren hirugarren edizioa izango da, eta lehen kontzertua gaur bertan, maiatzaren 5ean, izango da, eguerdiko 12.00etan, TOPIC-eko antzokian, Sonia Martín Rodriguezek eta Pablo Mirak (saxofoia) eta Domenico Rasok (akordeoia) osatzen duten En Phase Trío hirukotearen eskutik.

En Phase Trío 2024an sortu zen Musikenen. Sonia Martinek bere musika-tresnarako ohikoak ez diren ganbera-musikako talde bat osatzeko zuen interesarekin du zerikusia haren sorrerak. Saxofoi-eskusoinu talde berritzaileari berriro ekiten dio, eta soinu fresko, desberdin eta berritzaileak sortzen ditu. Talde honek transkripzioak eta musika originala aztertzen eta interpretatzen ditu, bi musika-tresnen arteko harremana aztertzeko.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “kontzertu bereziak dira egitaraua osatzen duten guztiak, eta aukera paregabea da musikaz zein artista handiez gozatzeko”, Hori dela eta, herritarrei musikaz gozatzera gerturatzeko deia luzatu nahi izan diete. Gainerako kon-tzertuak ere, maiatzeko igandeetan izango dira, eguerdiko 12.00etan Topic-en.