Denboraldiko gazta berria dastatzeko lehen aukeratako bat eskainiko du Idiazabalek, maiatzaren 4 eta 5ean. Izan ere, Gazta Azoka ospatuko da bertan. 1998. urtean egin zen aurrenekoz, Euskal Herriko artzainek egindako gazta sustatzeko eta atzean dagoen lana eta kultura babesteko helburuz.

Idiazabalgo gazta berriaren aurkezpena Arnaitz Rubio

Hala ere, azken urteetan, euskal gaztak ez ezik, Europako Gaztaren Ibilbidea osatzen duten nazioarteko gaztagileek ere badute presentzia.

Azoka

30 postuk osatuko dute azoka. Horietako 17 Euskal Herriko gaztagileenak; Idiazabal jatorri izendapeneko gaztagileez gain, Ossau-Iraty (Iparralde) izendapenekoek ere parte hartuko dute. Beste sei postu Euskal Herritik kanpoko gaztagileenak izango dira: Ripoll (Girona); Casar de Cáceres (Cáceres); Mahón (Menorca); Serrada (Valladolid); Villaluenga del Rosario (Cadiz); eta Fundao (Portugal). Gainerako zazpi postuak edariei eskainitakoak izango dira; Errioxako ardoa, Getariako txakolina eta Euskal Herriko sagardoa eta garagardoa dastatu ahal izango dira.

Urtero artzaintzarekin eta gaztagintzarekin lotura duen norbait omen-tzen du Gazta Azokak; aurten Ixidro Sukia izango da omendua.