Azaroko azken eguna gorriz markatuta dago Azkoitian. San Andres egunean herria azoka handi bihurtzen da, musika, dantza, kirola eta gastronomia protagonista dituena. Txistulariek, trikitilariek eta dultzaineroek irekitzen dute jaia, txikiek beren talentua pintura lehiaketan erakusten duten bitartean. Postuek, txistorra eta txorizo taloek, herri kirolen jaialdiak eta idi probek osatzen dute egitaraua. Euskal Herriko bazter askotan hasi ziren egiten urteko azokak XVIII. mendean, eta Azkoitikoa nagusienetakoa zen. Laster, egunkari honetan erreportajea osorik irakurtzeko aukera izango duzu.

Urtero bezala, Argotek marraztutako egutegia lortzeko aukera luzatuko dizu NOTICIAS DE GIPUZKOAK. Eskura ezazu datorren abenduaren 15ean, doan eta kupoirik gabe. Argote