Jazzaldiaren 59. edizioak bat egingo du Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunarekin. Kontzertuak eskainiko dituzte Chillida Lekun Iñaki Salvadorrek, Federica Michisantik, Rosario Giulianik gidatzen duen MAC Saxophone Quartetek, bai eta Noa & The Helldrinkersek eta Carol Alstonek Txikijazz sailean ere.

Iñaki Salvador bere pianoarekin. | ARGAZKIA: RUBEN PLAZA

Chillida Leku

Uztailaren 21ean hasiko dira Chillida Lekuko emanaldiak, Iñaki Salvador piano-jotzailearekin. Inprobisaziotik eta jazz-eran berrinterpretatuko du Laboaren musika Txoria nuen maite izeneko errezitaldian.

Federica Michisanti kontrabaxu jotzaile eta konpositore italiarrak eta Louis Sclavis klarinete jotzaile frantziarrak, Vincent Courtois biolontxelo jotzailea eta Michele Rabbia italiarra lagun dituztela, musika klasikoaz eta abangoardiako jazzaz elikatzen den egile italiarraren obrak interpretatuko dituzte uztailaren 26an. Rosario Giulianiren MAC Saxophone Quartet taldearen diziplina anitzeko proiektuaren izenburua da The Future Tradition. Eurek itxiko dute aurtengo zikloa.

Chillida Leku Pedro Martinez

Noa Eguigurenen ahotsa, 2023an European Blues Challenge lehiaketako saria irabazi zuen The Helldrinkers taldearekin batera, uztailaren 25ean izango da entzungai; eta handik bi egunera Carole Alston Washington DCko abeslariaren txanda izango da. Abeslari entzutetsu horrek mundu osoko jaialdi zein klubetan, eta antzerki musikalaren artean tartekatu du bere jarduera profesionala.

Chillida Lekun, gainera, Txikijazz saileko beste bi kontzertu ere eskainiko dira. Donostiako jazz jaialdiaren atal horren helburuak, sormena elikatzea eta musikaz familian gozatzea dira.