Super Amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek, titulurako play-offaren hasiera aztertu zuen atzo. Bere taldeak Huerta del Rey bisitatuko du bihar (21:00etan, TDP) Aula Valladoliden aurka jokatzeko. Entrenatzaileak argi asmo azaldu zuen ber ideia: “Garrantzitsua izango da lehen partida honi finala jokatu asmoz aurre egitea”.

Guerreras Liga

Nahiz eta Guerreras Ligako azken partidan Bera Berak aise gainditu zuen Aula Valladolid Gascan, “orain mundu guztia hutsetik abiatzen dela” dio Alvarezek. Bere ustez, “aurtengo formatu berri honekin gehiago demokratizatzen dira txapeldun izateko aukerak”.

Titulurako kanporaketetan ez da golen aldea kontuan hartzen, beraz, irabazitako partida bakoitzeko bi puntu lortzen dira eta berdinduz gero bakarra. Bigarren partidaren ondoren berdinketa gertatuz gero, bostna minutuko bi denborako luzapena jokatuko da. Horregatik irudi-tzen zaio Alvarezi “lehen partida etxean jokatzen duen taldeak badakiela partida hori irabaziz gero aukerak biderkatu egiten zaizkiola, eta horrek are arriskutsuagoa bihur-tzen du Aula Valladolid. Gainera Huerta del Rey oso kantxa beroa da, arerioa asko estutzen duena, oso pista zaila Bera Berarentzat eta gainerakoentzat. Han inork ez du erraz irabazten”. Horregatik eskatu dio bere taldeari, “partidaren garrantziaz ondo jabetuta irteteko, lehen minutua 60.a bezain garrantzitsua delako”.

Bi taldeen kalitatea azpimarratzeaz gain, Alvarezen iritziz erabakigarria izango da “partidan nola sartzen garen, nola hasten garen; oso kon-tzentratuta irten behar dugu, partidaren dinamikan lehenbailehen sartzeko”. Gainera, “golek axola ez dutenez, jokatzera ohituta gaudenaz bestelako jarraibideak izan behar ditugu kontuan, eta horrek zailtasun gehigarria dakarkigu zortzi taldeoi”, bere esanetan, “ikusi egin behar nor moldatzen den hobeto egoera berri horretara”. Gainerakoan, berdintasun handiko play-offa ikusten omen du, “eta jokatzeko modu berri horrek aukera gehiago ematen dizkie guztiei”.

Nazioarteko lehiaketen aste hauen ondoren, hiru egun baino ez ditu izango Imanol Alvarezek talde guztiarekin entrenatzeko: “Selekzioetatik datozen jokalariek, batez ere olinpiar jokoen atarikoa jokatu dutenek, ez dute atsedenerako egun nahikorik izango horren partida garrantzitsuari aurre egiteko”. Ai-tzitik, denboraldi horretan “Arroyo, Menéndez eta Erauskin berreskuratu ditugu”.

Fisikoa

“Mentalki indartsu eta lasai joaten bagara, partidaren garrantziaz ondo jabetuta, fisikoki ez dugu hainbeste nabarituko”, adierazi zuen ermuarrak; “jokalari nahikoa baditugu horren partida gogorrari aurre egiteko, eta pizgarri ederra da play-offa hastera hara joatea”.

Imanol Álvarez, Elxren aurka JAVI COLMENERO

Garbi esan du Alvarezek, ordea, ez du ostiraletik haratago pentsatzen: “Partidak jokatzen jarraitu nahi dugu, horietakoren bat galduz gero kanpoan geratuko garela jakinda. Bederatzi partida irabazten baditugu, bi lehiaketetako txapeldun izango gara; beraz, astez aste jardun behar dugu, ostiral honetan irabazi eta hurrengoan zer egin behar dugun ondo aztertu”.

2029ko Munduko Txapelketa

2029ko Munduko Txapelketari buruz galdetuta, Imanol Álvarezen ustez “albiste bikaina da. Lehenik eta behin Irunen pabiloi eder bat egingo delako, eta entrenatzaile edo ikusle gisa gozatuko dugun mundu mailako ekitaldi bat delako. Eskubaloia edota orokorrean kirola gustuko duen edonorentzat, maila horretako partidak hemen bertan ikus ahal izatea aukera aparta da”, esanez amaitu zuen.