Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Tolosako Hirukide Ikastetxea

Kirola eta laguntasuna, elkarri lotuak

Asier Sannio - Miércoles, 30 de Mayo de 2012 - Actualizado a las 20:34h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Oihane, Irati, Ixiar, Paula, Maddi, Lorena, Nahia, Liz Aida, Marta, Nerea, euren entrenatzaileekin, Eli eta Nerea.

Oihane, Irati, Ixiar, Paula, Maddi, Lorena, Nahia, Liz Aida, Marta, Nerea, euren entrenatzaileekin, Eli eta Nerea. (Joaquín Aranburu)

Galería Noticia

Haurren bizitza, pentsatu ohi dena baino gogorragoa izan daiteke. Astean zehar, klasean azaldutakoa ikasi behar izateaz gain, ingelesa, frantsesa edota alemanera ikasi behar dute, instrumentu bat jotzen ikasi, kirola egin... Horri guztiari hobeto jokatzen duten taldekideen ondoan gutxiago sentitzen direla kontuan hartzen badugu, ulergarria da haur askok beldurra diote eskola kanpoko ekintzetara apuntatzeari.

Horren aurrean, tolosako Hirukide ikastetxean argi dute: eskolaz kanpoko ekintzatan ikasleak ongi pasatzea eta euren arteko laguntasuna bultzatzea da helburua. “Haurrek beste taldekideek bezala partiduetan parte hartzen badute eta taldearen parte sentitzen badira gustura apuntatzen dira kirola egitera” esan du Vicente Torresek, ikastetxeko kirol arduradunak.

Hirukide ikastetxeak eskaintzen dituen eskolaz kanpoko ekintzen artean hiru nabarmendu behar dira:  areto futbola, saskibaloia eta eskubaloia. Horiez gain, ikasleek patinajean, xakean, igeriketan edota atletismoan ere trebatu daitezke urtean zehar antolatzen diren ekintzatan. “Ikasleek kirol guztiak proba ditzaten saiatzen gara. Normalean, denek nahi dute futbola edo saskibaloia egin eta denek nahi dute aurrelariak izan, Messi bezala. Hala ere, beste kirolak probatzean, horietan ere onak izan daitezkeela eta ondo pasa dezaketela ikusten dute”, azaldu du Torresek.

Herri kirolek ere badute bere esparrua Hirukide ikastetxean. Horietan, benjaminek (hiru eta laugarren mailako ikasleek) eta alebinek (bost eta seigarren mailakoek) hartzen dute parte eta hainbat ariketa egiten dituzte: soka tira, zaku lasterketa, esku pilota.... Bai herri kiroletan eta baita besteetan ere, euskarak garrantzi handia du. “Monitore guztiek dakite euskaraz eta horrela hitz egiten diete ikasleei. Monitore gehienak gure ikastetxeko ikasleak edo ikasle ohiak izan ohi dira eta boluntarioki aurkezten dute euren burua umeak entrenatzeko”, nabarmendu du Torresek.

Prebenjaminek (Lehenengo eta bigarren mailako ikasleek) ere badute kirola egiteko aukera. Oraindik nahiko gaztetxoak direnez, osatzen diren taldeek ez dira larunbatetan beste ikastolen aurka lehiatzen. Horren ordez, entrenamenduak askoz ere lasaiagoak izan ohi dira eta ikasleek euren gorputza koordinatzea ikasten dute  jolasen bitartez.

DENEK DUTE JOLASTEKO AUKERA  Gizaki guztiak ez gara berdinak. Gauzak modu ezberdinean egiten ditu bakoitzak eta haurrak ere, gu bezala, gauza batzuetan hobeak eta beste batzuetan okerragoak izan daitezke. Hori horrela, ume askok izan ohi du beldurra taldekideen aurrean zerbait gaizki egiteari eta hori arazo bat izan daiteke kirolen batean edo bestean apuntatzeari uko egiten badiote. Hori ekiditeko, Hirukide Ikastetxean eskaintzen diren kirol eta ekintzatan adiskidetasuna, elkartasuna eta elkarrekiko errespetua irakasten zaie ikasleei. Horrela, 240-250 bat ikasle animatu dira aurten urtean zehar kirolen bat egitera.

“Eskolaz kanpoko ekintzen arduradunek badakigu zein zaila izan daitekeen elbarritu batentzat edo gizentasun arazoak dituen ikasle batentzat beste ikaskideekin integratzea. Horregatik, ahalegin handiak egiten ditugu  partiduetan denek jokatzeko aukera izan dezaten. Azken finean, garrantzitsuena ez da irabaztea, umeek ondo pasatzea baizik”, azpimarratu du Torresek.

Filosofia hori jarraituta ere, Hirukide Ikastetxeak emaitza onak lortu ditu hainbat txapelketetan: Areto-futbolean jokatzen duten nesken alebin taldea Gipuzkoa mailan txapeldunak izendatuak izan dira eta saskibaloiean jokatzen duten mutilen alebinen taldeak Gipuzkoa mailako txapelketan hirugarren postua lortu dute.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902