Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Asier Sannio - Viernes, 26 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 11:21h
votos
comentarios
El sonriente grupo de ballet de 1º de la ESO.
Arratsaldeko ordubiak laurden gutxi dira Donostiako Mary Ward Ikastetxean. Zerua oskarbi da eta asteazkenero bezala alebinak izerdi patsetan daude, entrenamendua bukatu berri baitute. Orain benjaminen txanda da euren gorputza astintzeko eta ikastetxeak eskaintzen duen kirol ekintzataz gozatzeko.
GALERÍA: Kirola Mary Ward Ikastetxean
DONOSTIA. Mary Ward Ikastetxeak urteak daramatza euren ikasleentzako eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen, ikasketa planaren osagarri bezala. Argi dute gorputz osasuntsua izatea, buru argia izatea bezainbeste garrantzia duela. Ondorioz, ikaslegoa kirola eta hezkuntza fisikoaren munduan hasi eta hezi nahi dituzte eta horretarako neska-mutil guztientzako eskola kirolaren ateak zabaltzea oso garrantzitsua dela deritzote.
Guztira 600 bat ikasle biltzen ditu ikastetxeak eta horretarako eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala dute, guztion nahiak asetzeko. Eskaintza hori hiru zutabe nagusitan banatzen da: kirol ekintzak, ekintza artistikoak eta, azkenik, hizkuntzak. “Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen eskola kirola programan oinarrituta dago. Batez ere talde kirolei ematen diegu garrantzia, umeek elkarrekiko errespetua, laguntasuna eta elkarkidetza garatu dezaten”, azpimarratu du Xabier Luzuriaga Larratek, Mary Ward Ikastetxeko Hezkuntza Fisikoko irakasle eta eskolaz kanpoko ekintzen koordinatzaileak.
Horien artean, futbola, areto futbola, saskibaloia eta hockeya nabarmentzen dira, besteak beste. Tenisak ere badu arrakasta handia ikasleen artean. Eskolatik kanpo ere ekintza ugari antolatzen dituzte: atletismoa, igeriketa, igeriketa sinkronizatua, izotz hockeya eta irristaketa, eskia, rugbya, belar hockeya, esgrima… aukerak ugariak dira.
Kirola eta gehiago Mary Ward ikastetxeko ikasleek, euren gorputza trebatzeaz gain, beste ekintzatan parte hartzeko aukera dute, hala nola, musika tailerra, abesbatza, gitarra edo balleta, besteak beste. Horien artean, balletak indar handia du, batez ere nesken artean. Guztira 150 neskek hartzen dute parte Katixa Pereak zuzenduriko balleteko klaseetan. “Ekintza horiek guztiez eta ingelera, txinera edo euskarako klaseez gain, liburutegiko zerbitzua eta kristau baloreak sustatzen dituzten talde eta ekintzak ere baditugu”, gehitu du Luzariagak.
Egitura horren guztiaren atzean 30 pertsonek egiten dute lan uneoro ikasle bakoitzaren jarraipen estua eta aktiboa mantenduz, sor daitekeen edozein gorabeherari irtenbide bat emateko. Guztira, ikasleen %75ak hartzen du parte ikastetxeak eskainitako ikastolaz kanpoko ekintzatan. Nabarmentzekoa da eskola kirolean LHko 3. eta 4.mailako benjaminetan guztira 45 mutil eta 42 neska hartzen dutela parte eta alebinetan 44 mutil eta 30 neska. “Ikasleen hezkuntza osatzeko gehigarri hauek ematea aberatsa da bai ikasleen gorputzerako, baita euren garapen pertsonalerako. Horregatik zoriondu eta animatu nahi ditugu Mary Ward Ikastetxean antolatzen diren eskolaz kanpoko ekintza guzti hauen inguruan dauden pertsona guztiei”, amaitu du Luzariagak.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad