Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Erreportajea

Txapeldunordeak!

  • Infantil taldeak Lauko Finalaren finalean Iraurgi indartsuaren aurka galdu zuen
  • Lorpen honek denboraldiari amaiera bikaina ematen dio

CDI - Miércoles, 25 de Abril de 2012 - Actualizado a las 19:36h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
2011/2012 denboraldiko Infantil taldea.

2011/2012 denboraldiko Infantil taldea. (CDI)

Galería Noticia

Hollywoodeko filmetan bezala, Interreko infantilen pelikulak amaiera hunkigarria izan zuen. Finalerdi gogorra jokatu ostean, Easo menderatu eta garaipena lortu genuen. Azken borrokaldian gladiadoreak bezala borrokatu genuen Iraurgiren aurka, baina amaiera Coach Carter filmaren berdina izan zen.

Larunbata goiza Iraurgi eta Bergara aurrez aurre ipini zituen finalerdiarekin hasi zen. Bergarakoak lokartuta zeuden eta Iraurgik 6-0ko partzial erosoa lortu zuen. Halere, ez zuten amorerik eman eta partidan sartzea lortu zuten. Atsedenaldian 10 puntuko aldearekin iritsi zen eta bigarren zatian amaierako 27etara iritsi zen, 63-36.

12etan Interreko infantilek Easoren aurkako norgehiagokari ekin zioten. Gure infantilak kontzentratuta sartu ziren kantxara eta lehen laurdena 2 puntuko aldearekin amaitu zen. Helburua argi zegoen: laurden guztiak irabazi eta finalerako txartela lortu. Bigarren laurdenean aldea 7 puntuetara iritsi zen, 30-37, eta atsedenaldira ilusioarekin joan ginen. Atsedenaldia laburra izan zen eta denbora epe laburrean abantaila 14 puntuetara iritsi zen. Alde honekin beldurra sartu zitzaigun eta Easo partidara itzuli zen. Minutu bat falta zenean 3 puntuengatik aurreratu ziren.

Putzu honetatik ateratzeko gauza dezente hobetu behar ziren eta Asier Azpeitiaren hiruko batekin parekotasuna berrezarri genuen. Asier Iradik norgehiagoka irabazteko hirukoa eduki zuen, baina jaurtiketa sartu ez zen arren, errebotea berreskuratu eta azken segundoan Asier Azpeitiak garaipenaren saskiratzea lortu zuen. Bost segundo-hamarren gelditzen ziren eta Easoren jaurtiketa ez zen saskira iritsi, beraz, Inter finalera.

Etxeko lanak egin eta gero, igandean Iraurgiren aurkako norgehiagokaren txanda zen. Eskualdekoak
faboritoak ziren eta denboraldi honetako bi partidetan garaile irten ziren. Interreko entrenatzaile taldeak lan gogorra egin zuen maila honetako erronka behar bezala prestatzeko. Finalean geunden eta lehiatzeko beharra geneukan. Erritmo onarekin hasi ginen eta laurdenaren hasieran errenta txikiak lortu
genituen arren, Iraurgikoek segituan erantzuten zuten eta, azkenean, laurdena 2 puntuko  desabantailarekin amaitu genuen.

Helburua finalerdikoaren berdina zen eta hobetu behar genuen. Bigarren laurdenean Aitor Astigarraga
jokalari erabakigarria irten zen kantxara eta gure defentsak arazoak izan zituen bere jokoa gelditzeko.
Bere jokaldiei esker atsedenaldira 30-37 iritsi zen. Iraurgi sendo mantendu zen eta abantaila hori 14 puntuetara zabaldu zuen. Gonzaloren azalpenek garaipenaren bidea adierazi zuten eta bide horretatik jarraitu behar genuen. Laugarren laurdena gogotsu hasi genuen eta hiru puntuetara gerturatu ginen.

Iraurgik hiruko batekin abantaila zabaldu eta urduritasunak gure taldea hartu zuen. Defentsa ona zen eta lan txukuna egiten ari ginen, baina Iraurgik tinko jarraitzen zuen. Azken unetara aukerekin iritsi ginen, baina, tamalez, zortea ez zen gure alde egon eta txapelketa Azpeitira ihes egin zuen.

Iraurgik gure jokalari, entrenatzaileeta gurasoen adimenean geldituko den finalak 50-54 irabazi zuen. Etorkizunean hedatzen jarraitzeko momentu hauetatik ikastea ezinbestekoa da. Gure jokalariek barnean duten guztia eman zuten eta domina jasotzeko orduan jaso genuen korridorea Iraurgiko taldeari ere egin genuen, Azpeitikoen garaipena onartu eta txalotzea beharrezkoa baitzen. Sari gabe gelditu ginen, baina norgehiagoka irabazteko guztia egin genuen eta pozik gaude gure eginkizunarekin.

Garaipena lortu ez dugun arren, ez gaude minduta, harro baizik, aurkari indartsu baten aurka partida txalogarria jokatu baikenuen. Bestalde, hilabete hauetan talde bezala aurrera pauso garrantzitsuak eman ditugu eta gure balioak eta bertuteak sendotu ditugu. Emaitza Coach Carter pelikularen berdina izan da,
halere, finalista paregabeak izan gara eta, gainera, GIPUZKOAKO TXAPELDUNORDEAK GARA.

Mundu guztiak ezin du berdina esan eta hori azpimarragarria da. Nire entrenatzaile taldearen lan bikaina eskertu nahi dut. Denboraldia luzea eta gogorra izan da eta hilabeteen zehar azaldu den dinamika oso garrantzitsua izan da. Zuen lana ez da behar bezala baloratzen eta normalean bigarren maila batean mantentzen zarete, baina zuek jokalariak bezain garrantzitsuak zarete eta norgehiagoken zehar egin duzuen lan baliotsu hori gabe ez ginen egungo egoera zoragarri honetara iritsiko. Aupa EKIPO !!! Bat, Bi, eta Hiru INTER!!!! Gipuzkoako Txapeldunordeak gara.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902