Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Harriet Belloso - Miércoles, 25 de Abril de 2012 - Actualizado a las 19:30h
votos
comentarios
Gipuzkoa Basket elkartearen saskibaloi campusean parte hartu zuten jokalari eta begirale guztiak. (Gipuzkoa Basket)
Vista:
Gipuzkoako saskibaloiaren etorkizuna gaztetxoen esku dago, horregatik, egungo harrobia behar bezala
zaintzea eta prestatzea ezinbestekoa da. Gipuzkoa Basket elkarteak
zenbait urte daramatza erronka nagusi honetan murgilduta eta
denboraldiaren zehar adin guztietako umeei zuzenduta dauden ekintzak eta
ikastaroak antolatzen ditu.
Aste Santuko oporraldian, adibidez, Astigarragako Kiroldegia Saskibaloi Campusaren edizio berri baten egoitza izan zen eta 10,11,12 eta 13 egunen zehar kirol zoragarri honen oinarrizko teknikak landu eta praktikatu ziren. Partaideek, beraien kirol gustukoenaren inguruan gauza ugari ikasteaz gain, ACB ligan jokatzen duen GBC taldeko jokalarien aholkuak eta opariak jaso zituzten.
GAZTETXOAK HEZTEN Gipuzkoa Basket elkartearen Saskibaloi Campusak benjamin, alebin eta infantil
kategorietako neskak eta mutilak jaso zituen. Urte honetako edizioan, adibidez, 100 jokalari inguru egon ziren. Ekimenak primerako onarpena dauka eskualdeko zaleen artean, iragan urteko campusean
egon zen %60a Astigarragara itzuli baita. Ekintza erabat finkatuta dago eta ahoz ahokoak ere eginkizun erabakigarria jokatu du, lehen aldiz izena eman duten aurpegi berrien artean parte-hartzaile beteranoen adiskideak eta familiarrak aurkitzen baitira.
Ikastaro berezi honen filosofiaren barnean dibertsioak eta adiskidetasunak aparteko garrantzia daukate eta gogortasun falta horrek aisialdia saskibaloiarekin eta giro paregabearekin bete nahi duten gazte mordoa erakarri ditu. Halaber, neska eta mutilen kopurua orekatuta egon da eta lau egunen zehar garatu diren jarduera eta ariketa guztiak mistoak izan dira.
Gipuzkoa Basket klubak antolatu dituen azken jardueretan bien arteko aldea murriztu egin da eta, oro har, saskibaloiaren praktikak sekulako garrantzia lortu du Gipuzkoako nesken artean.
SASKIBALOIA SOILIK BURUAN Campusaren lau egunek egitarau berdina jarraitu zuten. Salbuespen
bakarra ostirala, azken eguna, izan zen, ohiko jardueren ordez jaurtiketa txapelketak ospatu baitziren.
Jardunaldiak txanda (10:30-12:00; 12:00-13:30; 16:00-17:30; 17:30-19:00) ezberdinetan antolatuta zeuden eta gazteak bietan hartzen zuten parte. Campusak eskola dinamikoak eta dibertigarriak proposatzen ditu, beraz, jarduera guztiak praktikoak izan ziren. Hala, kirol honetan oinarrizkoak diren kontzeptuak landu ziren, besteak beste, jaurtiketak, botea, gorputzaren jarrera eta pasea.
Banakako teknikarekin batera taldeko taktika eta norgehiagoka batean gertatzen diren ohiko jokaldiak ere landu ziren. Bestalde, berritasun bezala GBC ardatz nagusi zuen galdera jokoa egin zen eta partaideek ekipoaren egunerokotasuna jarraitzen dutela azaldu zuten.
Halaber, jarduera eta jokalari hauek guztiak kudeatzeko goi-mailako begirale eta entrenatzaile taldea
egon zen. Gipuzkoa Basket taldearen entrenatzaileak ekimenean hartu zutem parte eta eskola guztiak
antolatu
eta zuzentzeaz arduratu ziren. ACB, LEB eta EBA bezalako txapelketetan
esperientzia zabala duten adituen aholkuek eta azalpenek balio berezia
ematen diote izaera ludikoa duten jarduera hauei.
BISITARI BEREZIAK Entrenatzaile taldea ez zen Gipuzkoa Basketen ordezkari bakarra izan. Taldeko
jokalariak Astigarragatik pasa ziren eta, gaztetxoekin jarduerak egiteaz gain, opariak banatu zituzten.
Hala,
esperientzia ahaztezin hau saskibaloi baloiarekin, materiala eramateko
poltsarekin eta iragan asteburuan jokatu zen Lagun Aro GBC- FIATC Mutua
Joventut norgehiagoka ikusteko sarrerarekin osatu dute.
Andy Panko, Lander Lasa, Sergi Vidal, Manolis Papamakarios eta Raulzinho Neto bezalako goi-mailako jokalariek partaide guztiak gozarazi dituzte eta beraien azalpenak arreta handiarekin jarraitu zituzten. Partehartzaileek ez zuten aukera alferrik galdu eta beraien idoloei kamisetak, argazkiak eta baloiak sinatzeko eskatu zieten.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Varios muertos por una explosión freática en el volcán Mayón en Filipinas
Una veintena de montañeros en tres grupos diferentes se encuentran cerca del cráter del volcán.
La intimidad de las hermanas Williams, al descubierto
Sale a la luz el documental 'Venus and Serena', que recorre la trayectoria de las dos famosas tenistas.
Publicidad