Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Mens sana in corpore sano”... eta giro adeitsuan

Asier Sannio - Miércoles, 23 de Mayo de 2012 - Actualizado a las 20:54h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Galería Noticia

Kirola egitea gure gorputzarentzat osasuntsua dela ukaezina da. Hainbat eta hainbat ikerketek frogatu dute kirola egiten duten pertsonen bizi-itxaropena kirola egiten ez dutenena baino handiagoa dela. Kirola egiteak, odol eta oxigeno fluxuak hobetzeaz gain, gaixotasun neurodegeneratiboen agerpena murrizten du, adibidez.

 

Baina, horrez gain, kirolak badu beste onura garrantzitsu bat ere: elkarrekiko ulermena eta errespetua irakasteko oso aproposa da. Hori argi dute zumaiko Maria eta Jose Ikastetxean; izan ere, kirola euren ikasketa eskaintzaren parte garrantzitsua da. “Kirola egitea ikasle guztiontzat da onuragarria. Ondo pasatzeaz gain, elkarbizitzen, galtzen edo irabazten irakasten die haurrei. Gure taldeen helburua lehiaketak irabaztea baino, haurren artean berdintasuna eta errespetua bultzatzea da”, esan du Eneko Arronak, ikastetxeko kirol koordinatzaileak.

 

Maria eta Jose ikastetxeak, ohikoa den bezala, hiru kirol hartzen ditu ardatz: futbola, saskibaloia eta eskubaloia. Hala ere, ikasleek jarduera eskaintza zabala dute gustukoen duten kirola aukera dezaten. Horrenbestez, eskupilota, piraguismoa, mahai-tenisa, zesta-puntan, txirrindularitzan edota atletismoan apuntatzeko aukera dute. “Gure helburua umeen artean kirol aniztasuna bultzatzea da”, azpimarratu du Arronak. “Lehiatsuak izatea baino, nahiago dugu ikasleek ariketa ezberdinak probatzea eta horiekin ondo pasatzea. Horregatik, hirugarren mailatik hasita, kirola egitea animatzen ditugu, etorkizunean ekintza horiei jarraipena eman diezaioten”.

Kirol horien artean mahai-tenisa nabarmendu beharko litzateke. Maria eta Jose ikastetxeak urte asko daramatza kirol hori bultzatzen, batez ere Infantilen artean eta lan asko egiten dute teknifikazio maila handia lor dezaten. Horrez gain, zesta puntak ere ikastetxean indar handia duen kirola da. Adin ezberdineko ikasleek hartzen dute parte zesta puntan eta emaitza onak lortu dituzte: hirugarren eta laugarren mailako ikasleek Bidarten jokatutako txapelketa irabazi dute, bost eta seigarren mailako ikasleek Gipuzkoako txapelketa eta Kadete mailakoek Euskadiko txapelketa ere irabazi dute.

Hori horrela, Ikastetxeak egiten duen kirol eskaintza bi tandatan antolatu ohi da: Aste Santura arte, aipaturiko kirolen inguruan antolatzen dituzte euren entrenamenduak, eta Aste Santuaren ondoren golfa, duatloia edo txirrindularitza bezalako ekintzetan parte hartzen dute ikasleek (eskaintza hori urtero aldatu ohi da). Aurten, adibidez, benjaminentzat (hiru eta laugarren mailako ikasleentzat) atletismoko hiru topaketa antolatu dira urtean zehar Zestoan, beste bi ikastetxerekin batera. Horietan, ikasleek bost frogari egin behar diete aurre: luzera eta altuera frogak, 50 metrotan ahalik eta azkarren korrika egitea eta jabalina jaurtiketa. Horren bukaeran erreleboen froga ere egiten da. Hori horrela, 88 benjaminek (hirugarren eta laugarren mailako ikasleek), 82 alebinek (bost eta seigarren mailakoek) eta 49 infantilek (lehenengo eta bigarrengo BHIkoek) gozatzen dute ikastetxeak antolatutako kirolez.

Baina gaztetxoak ez dira kirol horiekin ondo pasatzen duten bakarrak; gurasoek ere badute ekintza horietan parte hartzeko aukera entrenatzaile lana eginez. “Guraso ugarik aurkezten du bere burua umeak entrenatzeko; askok urteak daramatzate lan hori egiten”, aipatu du Arronak.

Euskara, tradizioa eta giro ona   Maiatzaren 25an Santa Joakina eguna izango da, Maria eta Jose Ikastetxeko patroiaren eguna, eta hori ospatzeko ikastetxeak esku pilota partiduak antolatu ditu ikasleen artean. Lau urte dira txapelketa hau antolatzen dutela eta izugarrizko erantzuna izaten du urtero ikasleen artean. “Hiru ehun edo Laurehun partidu inguru jolastu dira egun hauetan; umeek primeran pasatzen dute eta guk txikitatik animatzen ditugu txapelketan parte har dezaten” esan du Arronak. Partiduak jolas orduan jokatzen dira ikastetxeko pilotalekuan. Benjaminek binaka jokatzen dute eta alebinek eta infantilek banaka. “Oso giro polita izan ohi da eta ikasleek gertutik jarraitzen dituzte partiduen emaitzak. Askotan galdetzen dute: ¿Zeinek irabazi du partidua? Gainera, nesken artean erantzun handia duen txapelketa da”gehitu du Arronak. Guztira, ehun eta hirurogeita hiru ikaslek parte hartuko dute aurtengo txapelketan, horien artean, hirurogeita hamazazpi neska.

 

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902