Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Publicidad
CDI - Miércoles, 18 de Abril de 2012 - Actualizado a las 19:59h
votos
comentarios
Infantil taldeak primeran jokatu beharko du finalera iritsi nahi badu. (CDI)
Vista:
Asteburu honetan errendimenduko infantil kategoriako Lauko Finala ospatuko da gure Mons Kiroldegian.
Larunbata 21eko partidak: 10etan finalerdia: SB - Soraluce Bergara K.E.
12etan finalerdia: C.D. Internacional - Easo Ibaiondo
Igandea 22ko partida: 10etan: Bi finalerdietako garaileak
PARTIDEN AURREIKUSPENA: Lehen finalerdian faboritoa Iraurgi dirudi, norgehiagoka honetan lehen sailkatua, Iraurgi, eta laugarrengoa, Bergara, jokatzen baitute. Denboraldi honetan bi partidak azpeitiarrek irabazi dituzte. Halere, finalerdia da eta bi talde hauengandik edozein gauza itxaron dezakegu.
Bigarrengo finalerdian detaile txikiek norgehiagokaren bilakaera zehaztuko dute. Aurreko partidetan
oreka izan da nagusi. Gure infantilek bi puntuko aldearekin irabazi zuten Easoren kantxan eta laugarren laurdenean 14 puntuko desabantailari buelta eman zioten. Monseko norgehiagokan abantaila laburrak laurden guztien zehar mantendu ziren eta amaieran Easok bi puntuengatik irabazi zuen. Hori dela eta, finalerdia hunkigarria eta maila altukoa izango da ikusgai.
AURREIRITZIAK: Aurreikuspena alde batera utzita, azken bi hilabete hauetan taldearen dinamika goraka joan da eta Easoren aurkako finalerdia maila altuan jokatzeko gai gara. Egoera tekniko, taktiko eta fisiko ezin hobean jokatzeko prestatu gara eta, nire iritziz, beraien aurkako partida jokatu genuenetik aurrera pauso positiboak eman ditugu.
Ez dut beraien egoera ezagutzen, baina beraien jokalari trebeak behar bezala defendatu beharko ditugu. Nire taldearen alde apustu egin nahi dut eta partidaren zehar gogor lehiatuko gara. Sentsazioak onak dira, prestakuntza norgehiagokak primeran joan dira eta etorkizunean errepikatuko ez diren akatsak hobetu ditugu. Puntu erabakigarri honetan norgehiagokan egotea, talde bat izatea eta saria saskibaloi hoberena egiten duen TALDEAK eramango duela jakitea beharrezkoa da. Jokoaren arlo gehienetan gauzak hobetu behar dituzten jokalari trebeak daude nire taldean, baina orain lan asko egin behar dugu gure helburuak lortzeko.
Nire buruan Iraurgi- Inter finala dago eta pentsamendu hori igandean betetzea espero dut. Norgehiagoka garrantzitsu hori jokatzen badugu talde bezala hobetuko dugu. Hala eta guztiz ere, denboraldi honetan egindako lanarekin oso pozik nago eta hilabete hauetan, primerako lana egiteaz gain, pauso baliotsuak eman dira. Igandeko finala jokatzeko sailkatzen ez bagara, honako detaile garrantzitsu honekin gelditu behara gara: inork ez digu ezer oparitu eta lortu diren arrakasta guztien atzean entrenamendu saio eta norgehiagoka guztietan egindako lanari esker izan dira.
Finalak irabazteko daude eta INTER erronka garrantzitsu hauetan gailurreraino iristeko gai da. Gure taldea oso indartsua izango da Mons Kiroldegian. Zita garrantzitsua larunbatean eta goizeko 12etan izango da.
AUPA INTER! ANIMO EKIPO! INDARRA, PASIOA, DEFENTSA ETA BIHOTZA!
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad