Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Izan Gazte

Etengabe ezagutzen

  • Jakintza ikastolako kirol eta kultur jardueren proposamena zabala eta interesgarria da
  • Euskararen erabilpena eta balioen sustapena bilatzen da

H. Belloso - Miércoles, 18 de Abril de 2012 - Actualizado a las 19:25h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Jakintza neskak: Andrea, Ane G, Ane A, Ane B, Eli, Maria, Ane M, Ana, Ainhoa, Nerea, Ainitze, Naia, Nahia, Leire M, Leire D, Maider.

Jakintza neskak: Andrea, Ane G, Ane A, Ane B, Eli, Maria, Ane M, Ana, Ainhoa, Nerea, Ainitze, Naia, Nahia, Leire M, Leire D, Maider. (A.F.)

Galería Noticia

  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Eskolaz kanpoko jarduerak, gaztetxoen aisialdia ekintza zoragarriez betetzeaz gain, eskoletan eskaintzen den heziketa indartzeko tresna ezin hobea da.

Donostiako Jakintza ikastetxean aparteko garrantzia ematen diete kirol zein kultur jarduerei eta ikasturte honetan bertan parte hartu duten 475 ikasleek errespetua eta adiskidetasuna bezalako oinarriak landu dituzte beraien ekintzetan.

Halaber, gazteen artean euskararen erabilpena sustatzen da eta ikastetxearen barnean garatzen diren ekimen guztiak hizkuntza honetan proposatzen dira.

Jardueren arrakastaren atzean begirale guztien lan txalogarria aurkitzen da

MOTA GUZTIETAKO JARDUERAK Gazteak goiz hasten dira ekintzetan parte hartzen, Haur Hezkuntzan hain zuzen. Garai honetan kulturarekin lotuta dauden jarduerek dute garrantzia, hau da, musika tailerra
eta jarduera ludikoak ingelesez. Kirolen txanda prebenjamin mailan (LHko bigarren maila) iristen da eta, ohiko kirolez gain, ezohikoak diren aukerak ere proposatzen dira, besteak beste, eskrima, judoa, eskalada eta gimnasia erritmikoa. Hala, kultur ekintzak berritu egiten dira eta gaztetxoei abesbatza edo Euskal Dantza taldeetan sartzeko aukera eskaintzen zaie.

Nahiz eta kirola arraskatsuagoa dirudien arren, bi arloetan izen-emate kopurua nahiko parekoa da eta, gainera, azken urteotan beraien arteko aldea ia desagertu egin da. Ikastolak, Gurasoen Elkartearen laguntza ordainezinarekin, lan txalogarria egiten du antolakuntza lanetan eta ikasleen erantzuna paregabea izan ohi da.Aurten, adibidez, jarduera eta talde gehienetan ehun partaide inguru daude eta azken urteotako kopuru onuragarriak mantendu dira. Kirol edo jarduera bat baino gehiago egiten dituzte eta proposamen bakarrean inskribatzen direnen kopurua ez da %10era iristen. Oro har, nesken eta mutilen partaidetza nahiko orekatuta dago eta ekintza guztietan izena ematea gustuko dute.

Ekimen hauen arrakastaren atzean entrenatzaileen ardura aurkitzen da. Ikastolak begiraleen eta
kudeatzaileen lana asko baloratzen du, arlo honetan finkatuta dauden helburuak eta oinarriak betetzen
baitituzte.Guztira 30 begirale arduratzen dira eskolaz kanpoko jarduerez eta gehienak Jakintzako ikasleak edo aitzinean egondako ikasle ohiak dira.

AIPAMEN BEREZIKO EKINTZAK Ikasturte amaierak hitzekin azaltzeko ia ezinezkoa den balio berezia dauka Jakintza Ikastolako kideentzat, jarduera ezberdinetako ikasleek ekitaldi eta jardunaldi zoragarriak egiten baitituzte. Abesbatzak eta musika tailerreko taldeak zuzeneko emanaldia eskaintzen dituzte eta mahaiko tenisaren inguruan jolasak eta erakustaldiak antolatzen dira.

Euskal Dantzaren kasua oso aipagarria da, urtearen zehar ekitaldi berezietan parte hartzen baita, adibidez, Olentzeroren etorrera eta San Juan ospakizuna.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902