Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Izan Gazte Manuel Larramendi Ikastetxea

Kalitatezko heziketa kirolari esker

Asier Sannio - Jueves, 15 de Noviembre de 2012 - Actualizado a las 20:12h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Manuel Larramendi Ikastetxeko ikasleak.

Manuel Larramendi Ikastetxeko ikasleak. (Joaquín Aramburu)

Galería Noticia

Kirola ekintza fisiko bat baino gehiago da. Kirola esfortzua da, sufrimendua zenbaitetan, poza beste hainbatetan. Baina, horren guztiaren gainetik, kirola errespetua eta diziplina da. Talde bateko jokalariek elkar ulertu behar dute ongi jokatzeko; elkarren aurka lehiatzen diren bi kirolariek zintzo jokatu behar dute bata bestearekin irabazi nahi izanez gero.

Kirolaren ikuspuntu horixe bera da Larramendi ikastetxeak transmititu nahi diena euren ikasleei eskainitako kirol ekintzen bitartez: beste ikaskideak zein aurkariak begirunez tratatzeaz gain, entrenatzaileenganako, arbitroenganako eta ikusleenganako errespetua. Horrez gain, elkarlana, esfortzua, solidaritatea eta euskararen erabilera ere zabaltzen saiatzen dira. “Garrantzitsuena ikasleak ondo pasatzea eta dibertitzea da”, gehitu du Josu Aranjuelok, ikastetxeko Kirol ekintzen arduradunak.

Urtero 130 ikaslek hartzen dute parte Larramendi ikastetxeak eskaintzen dituen kirol ekintzatan. “Ikasleen inskripzioetan atzerapen bat sumatu dugu; gehiengoak izen emateko epeen amaieran egin baitira. Hala ere, ziur gaude aurten arazorik gabe gaindituko ditugula zifra horiek”, argitu du Aranjuelok. Larramendin gehien nabarmentzen diren kirolak esku pilota, futbola, areto futbola, saskibaloia eta eskubaloia dira. Horiek dira tradizio handiena duten kirolak ikastetxean eta ikasleek gehien eskatzen dituztenak.

Hala ere, beste kirol motetara ere irekiak daude. Euren kirol eskaintza antolatzeko hainbat faktore hartzen dituzte kontuan: ikasleen artean arrakasta izatea (talde bat osatzeko ikasle kopuru minimo bat beharrezkoa da), ikastetxeak kirol horrekiko duen harremana... Horrez gain, kirol klubekin zein beste ikastetxeekin duten kolaborazioari esker, ikasleen nahiak asebetetzen saiatzen dira talde mixtoen bitartez.

Talde kopurua aldatuz doa trimestre bakoitzean, baina gehienetan 20 bat talde inguru osatzen dira urtean zehar. Ekintza horietan parte hartzen duten ikasleen gehiengoa mutilak izan arren, neskek ere interes handia azaltzen dute kirol ezberdinetan parte hartzeko, eta ikastetxean hori bultzatzen saiatzen dira.

Talde horiek hainbat lehiaketatan hartzen dute parte, betiere aurretik aipaturiko baloreak mantentzen. Aranjuelok azpimarratzen duenez, kirolak ikaleen etorkizunean garrantzitsuak izango diren jarrerak irakasteko bideak irekitzen ditu. “Ekintza horien bitartez transmititu nahi ditugun baloreak ez dira kirolera soilik mugatzen. Ez dugu kirola lehiaketa hutsean bihurtu nahi. Etorkizunera begiratzen dugu, ikasleentzako heziketa osoagoa eta kalitate handiagokoa eskainiaz”, amaitu du.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902