Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zazpi eguneko festa, ekintzaileen alde

Datorren astelehenetik aurrera, 1.000 ikaslek hartuko dute parte ‘Deusto Ekintzaile Astean’ izeneko ekimenean

2017(e)ko azaroaren 10a, ostirala - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Aurreko edizioko jardunaldi bat, Donostiako Deustuko kanpusean.

Aurreko edizioko jardunaldi bat, Donostiako Deustuko kanpusean.

Galería Noticia

  • Aurreko edizioko jardunaldi bat, Donostiako Deustuko kanpusean.

Donostia. Pertsona: aldaketaren motorra leloa ardatz hartuta, ospatuko da azaroaren 13tik 17ra ekintzaileen festa. Jardunaldion helburua da pertsona ekintzailea ikasleengana hurbiltzea eta ikasleen ekimena sustatzea, portaera ekintzailea indartuz. Merezi duten pertsona eta ekimenei ikusgarritasun eta protagonismo handiagoa ematearen falta sentitzen da sarritan, gure inguruan jende askoren ahalegin zintzoa eta sakrifikatua ikustean. Umiltasuna eta uste sendoa oinarri harturik, proiektuak martxan jartzen edo gauzak hoberako aldatzen ausartzen dira eta horrela beste batzuek haien ildoari jarraitzeko animatzen dituzte.

Ekimenak hainbat jarduera eta dinamika interesgarri eta parte-hartzaile izango ditu aste osoan zehar, batez ere goizez. Jarduerak ikasle, irakasle eta kanpoko lagun-tzaileen talde batek proposatu ditu bi campusetan, eta haietan ikasleek eta irakasleek hartuko dute parte, ekintzaile izateko ekimena zabaltzeko eta diziplina ezberdinetako pertsonak ekimen horretara hurbiltzeko eta erakartzeko helburuarekin.

Aurtengoa pertsona ekintzailearen bederatzigarren astea da eta ekimena abian jartzea ekarri zuten funtsezko balioei eutsi egin zaie urterik urte: alde batetik, aniztasuna balioestea, adierarik zabalenean. Gero eta garrantzi handiagoa hartzen du profil desberdinetako pertsonen arteko lankidetzak, bakoitzak bere ikuspegia ematen baitu bidera ateratzen zaizkion arazoei ekiteko orduan. Aniztasunak, hortaz, aberastu egiten ditu proiektuak eta gauzak ikuspegi desberdinetik ikusteko modua ematen du, beste batzuen begietatik.

Beste alde batetik, mundu hobe eta bidezkoago baten alde urratsak emateko uste sendoa partekatu ahal izatea proiektuak martxan jartzeko orduan lagungarri izan diren pertsonekin. Hori islatu egin behar da arlo guztietan, pertsonarik hurbilenekoen arteko harremanetatik hasi eta alde guztientzat bidezkoak izango diren akordioak bilatzera, ahal den neurrian, gizartean eragin positibo zuzena sortzea ahaztu gabe.

EsperientziakEspiritu hori guztia ikasleei transmititzeko, jarduera batzuk proposatu dira, astean zehar, Donostiako campusean. Alde batetik, ekintzailetzako esperientziak jasoko dira. Jarduera honetan, protagonistek beren abentura, anekdota, zailtasun eta ilusioen berri emango dute, abian jarri dituzten proiektuen inguruan.

Beste alde batetik, erronkei eran-tzuna ematen eta irtenbide sortzaileak aurkitzen ikasteko dinamikak antolatuko dira, besteak beste, Visual Thinking edo sormenari buruzko PATH metodologia erabiliz. Ekimenaren inguruko albisteak: http://deustoemprende.deusto.es / ekintzailetza@deusto.es. N.G.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902