Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
DeustoForum Gipuzkoa

Sektoreko profesionalek turismo errealitatea lurralde ikuspegitik aztertuko dute

N.G. - 2017(e)ko ekainaren 19a, astelehena - 12:23etan eguneratua

votos |¡comenta!
DeustoForum.

Galería Noticia

  • DeustoForum.

DONOSTIA. Datorren ekainaren 22an, ostegunean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean honako mahai ingurua izango da: 'Jokaleku berriak, erronka berriak? Turismo errealitate berria, lurralde ikuspegitik'.

DeustoForum Gipuzkoak eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Turismo arloak antolatuta, hitzaldi-solasaldi bat izango da eta hurrengoek hartuko dute parte bertan: Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua (eztabaidaren moderatzailea);Kino Martínez, Gipuzkoa Ostalaritzako idazkari nagusia;Paul Liceaga, ADEGIko Hotelen sektore elkartearen zuzendaria;Asier Pereda, Euskadiko apartamentu turistikoen elkarteko presidentea;eta Maite Valmaseda, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko zuzendaria.

Ekitaldia goizeko 09:30ean hasiko da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Gradu Aretoan.

DeustoForum Gipuzkoa

DeustoForum Gipuzkoaren helburua da DeustoForumeko eztabaidak eta gogoetak Gipuzkoako lurraldera ekartzera. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak sustatu du ekimena, baina lurraldeko Tokiko Plataforma Apostolikoko beste erakunde batzuekin batera lan eginda.

Felix Arrieta Frutos politologo eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Forumaren koordinatzaile eta gainbegiratzailea. Horrela, gizarte zibilaren eta unibertsitate bizitzaren arteko elkarrekintzarako gune bat sortu nahi da, ideia guztientzat, zorroztasun akademikoaren, analisi kritikoaren eta eztabaida irekiaren printzipioak oinarri hartuta.

Izan ere, gizarte likido, askotariko eta ziurtasunik gabeko honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da ideiak bereiztea eta alderatzea, herritartasun kritikoa eraiki nahi bada. Eta hortxe kokatu nahi du DeustoForum Gipuzkoak. Konpromiso intelektualetik, ekarpena egin nahi dio Gizarte Justiziaren bilaketari.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902