Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Komunikazioko, Turismoko eta Gizarte Laneko gradudun berriak izendatzeko ekitaldia

Guztira, 104 gradudun berri izendatu ziren, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, Donostiako campusean

N.G. - 2017(e)ko otsailaren 6a, astelehena - 10:16etan eguneratua

votos |¡comenta!
Komunikazioko, Turismoko eta Gizarte Laneko gradudun berriak izendatzeko ekitaldia.

Komunikazioko, Turismoko eta Gizarte Laneko gradudun berriak izendatzeko ekitaldia.

Galería Noticia

  • Komunikazioko, Turismoko eta Gizarte Laneko gradudun berriak izendatzeko ekitaldia.

DONOSTIA. Otsailaren 4an, larunbata, Turismoko, Gizarte Laneko eta Komunikazioko 104 gradudun berri izendatzeko ekitaldia izan zen, Donostiako campusean. Gradudun berriak Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatekoak dira. Ekitaldi ospetsua eguerdiko hamabietan hasi zen, Josean Rodriguez Ranz campuseko errektoreordea buru zela, senitartekoen eta irakasleen klaustroaren aurrean. Guztiek elkarrekin abestu zuten Agur jaunak, Easo Eskolaniaren laguntzaz. Jon Casado s.j. Donostiako campuseko Pastoraleko Zerbitzuko arduradunak gradudun, berriei bedeinkapena eman zien, hitz xume eta hunkigarriekin.

Ekitaldian Izaro Andres euskal kantari eta Fakultateko Komunikazio gradudunak ere abestu zuen. Ekitaldiaren amaieran, bertaratuek Gaudeamus Igitur kantatu zuten, berriro ere Easo Eskolaniak lagunduta. Gradudun berrientzat ospakizun garrantzitsua da, baita haien familientzat ere, ahalegin handiz, bide osoan ondoan izan baitituzte. Unibertsitatearentzat ere egun handia da, pozik ikusten baitu bere xedea bete duela: fedearen zerbitzua, zientziaren eta kulturaren bidez.

Deustuko Unibertsitateak joan den urtarrilaren 28an, Santo Tomas Akinokoa zaindariaren egunean, hasi zituen 2015-16 ikasturtean Bilboko eta Donostiako campusetako Fakultateetan eta "Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasketa ofizialak bukatu zituzten ikasleen izendatze ekitaldiak. Guztira 1.549 ikaslek bukatu zituzten ikasketak iazko ikasturtean. Horietatik 288 Zuzenbide Fakultatekoak dira;11, Teologiakoak;297, Psikologia eta Hezkuntzakoak;318, Ekonomia eta Enpresa Zientzietakoak;316, Gizarte eta Giza Zientzietakoak;172, Ingeniaritzakoak;1, Erlijio Zientzien Goi Institutukoak;eta 146, "Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolakoak. Tituludun berri horiei iaz doktoregoko tesia defendatu zuten 135 doktore berri ere gehitu behar zaizkie.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902