Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
DeustoForum Gipuzkoak eta Orkestrak antolatuta

Ongizatea eta lehiakortasuna hitzaldi zikloaren saio berria

Joseba Egibar (EAJ), Miren Larrion (EH Bildu), Lander Martinez (Elkarrekin Podemos), Alexia Castelo (PSE-EE) eta Borja Semper (PP) izango dira hitzaldi-eztabaidaren protagonistak

n.g. - 2017(e)ko maiatzaren 22a, astelehena - 11:35etan eguneratua

votos |¡comenta!
Ongizatea eta lehiakortasuna hitzaldi zikloaren saio berria.

Galería Noticia

  • Ongizatea eta lehiakortasuna hitzaldi zikloaren saio berria.

DONOSTIA. Datorren maiatzaren 24an, asteazkenean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean hitzaldia izango da, Ongizatea eta Lehiakortasuna hitzaldi zikloaren barruan, DeustoForum Gipuzkoak eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatuta. Aipatutako zikloaren barruan, hitzaldi-solasaldia antolatu da eta bertan Joseba Egibar (EAJ), Miren Larrion (EH Bildu), Lander Martinez (Elkarrekin Podemos), Alexia Castelo (PSE-EE) eta Borja Semper (PP) izango dira.

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak hamar urte bete zituen iaz, eta manifestu bat prestatu zuen Euskadiren erronka nagusiak jasotzeko. Erronka horietako bakoitzak sakontzea eskatzen du, hurrengo urteetan aurrera egin ahal izateko. Erronka horietako bat gizarte ongizatea eta kohesioa da. Euskadiren aurrerabideak, nazioarteko ingurunean, eta herrialdeak ekonomia globalizatuan izango duen tokiak pertsona guztien ongizatea eta gizarte kohesioa izan behar ditu helburu. Hazkunde ekonomikoa ez da, berez, xedea, baizik eta bitarteko bat, gizarte eraldaketan aurrera egiteko bitarteko, elkarrekiko erantzukizunean, elkartasunean eta konpromisoan oinarri hartuta.

DeustoForum Gipuzkoa

DeustoForum Gipuzkoaren helburua da DeustoForumeko eztabaidak eta gogoetak Gipuzkoako lurraldera ekartzera. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak sustatu du ekimena, baina lurraldeko Tokiko Plataforma Apostolikoko beste erakunde batzuekin batera lan eginda. Felix Arrieta Frutos politologo eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Forumaren koordinatzaile eta gainbegiratzailea. Horrela, gizarte zibilaren eta unibertsitate bizitzaren arteko elkarrekintzarako gune bat sortu nahi da, ideia guztientzat, zorroztasun akademikoaren, analisi kritikoaren eta eztabaida irekiaren printzipioak oinarri hartuta. Izan ere, gizarte likido, askotariko eta ziurtasunik gabeko honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da ideiak bereiztea eta alderatzea, herritartasun kritikoa eraiki nahi bada. Eta hortxe kokatu nahi du DeustoForum Gipuzkoak. Konpromiso intelektualetik, ekarpena egin nahi dio Gizarte Justiziaren bilaketari.


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902