Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gradudun berrien izendatze ekitaldia izan zen larunbatean

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZko), EAZ+Zuzenbideko eta EAZ+Informatikako Ingeniaritzako gradudun berrien izendatze ekitaldia ospatu zen larunbatean Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean

n.g. - 2017(e)ko apirilaren 3a, astelehena - 10:37etan eguneratua

votos |¡comenta!
Investidura.

Galería Noticia

  • Investidura.

DONOSTIA. Apirilaren 1ean, larunbata, izan zen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ), EAZ+Zuzenbideko eta EAZ+Informatikako Ingeniaritzako gradudun berrien izendatze ekitaldia, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Deusto Business School-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak, Zuzenbide Fakultateak eta Ingeniaritza Fakultateak antolatuta.

128 ikaslek bukatu dituzte ikasketak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Deusto Business School-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Zuzenbide Fakultatean eta Ingeniaritza Fakultatean. Ekitaldi ospetsua 11:30ean hasi zen, José Antonio Rodríguez Ranz campuseko errektoreordea buru zela, senitartekoen eta irakasleen klaustroaren aurrean. Jon Casado S.J. Donostiako campuseko Pastoraleko Zerbitzuko arduradunak gradudun berriei bedeinkapena eman zien, hitz xume eta hunkigarriekin.

Atsedenaldian, Musikene-Euskal Herriko Goi mailako Musika Ikastegiko ABREU laukoteak jo zuen. Gainera, Easo Abesbatzako neska kantariek Agur Jaunak kantatu zuten ekitaldiaren hasieran eta Gaudeamus Igitur amaieran.

Ia gradudun berri guztiek bukatu dituzte ikasketak Deusto Business Schoolek nazioarteko truke hitzarmenak sinatuta dituen atzerriko 70 unibertsitateetako batean. Gainera, ikasle guztiek ikasketak lanbide esperientziaren batekin amaitu dituzte, Fakultateak lankidetza hitzarmenak baititu 400 enpresa baino gehiagok osatutako sarearekin.


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902