Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Easo Taldeak eta Deustuk kirol jarduerari lotutako balioak sustatuko dituzte

Deustuk Donostiako taldearen emakumeen oinarri saskibaloiari lagunduko dio.

N.G. - 2017(e)ko ekainaren 5a, astelehena - 13:14etan eguneratua

votos |¡comenta!
Easo taldea.

Galería Noticia

  • Easo taldea.

DONOSTIA. Easo Saskibaloi Taldeak eta Deustuko Unibertsitateak adostu dute kirol jarduerari lotutako balioak elkarrekin sustatzea, Donostiako taldearen emakumeen oinarri saskibaloiari laguntzeko hainbat ekintzaren bidez. José Antonio Rodríguez Ranzek, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreordeak, azpimarratu du "kirola, bizitza osasuntsuaren iturri izateaz gainera, balioen eskola paregabea" izan daitekeela.

Errektoreordeak nabarmendu du hitzarmenak Deustuko Unibertsitateak kirolarekin duen konpromisoa sendotzen duela. Konpromiso hori islatzen da, besteak beste, lurraldeko kirol erakundeekin dituen hitzarmenetan, ikaslearen prestakuntza integralean kirolak duen garrantzian eta, bereziki, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako unibertsitate graduaren eta jakite arloaren garapenean.

Eneko Blasko Easo Taldeko presidenteak adierazi du akordioak laguntzen diela pertsonen prestakuntza ahaleginak batzen. "Deustuko Unibertsitatea erreferentzia bat da hezkuntzan, estatu osoan, eta gure taldeak oso aintzat hartzen du hori, ikasleen prestakuntzan egiten duen lana aitortzen diogu. Gure jokalarietako askok Deustun ikasi dute, taldeko ibilbidea amaitu ondoren. Ziur gaude EASO SBT osatzen duten 500 familiek begi onez ikusten dutela akordio hau, bi erakundeek balio berak partekatzen baitituzte. Lankidetza honen bidez, gure jokalarien prestakuntza zaintzeko konpromisoa hartzen dugu, kirol hezkuntzan ez ezik, baita unibertsitate esparruan ere."

Easo Taldea 1991n sortu zen eta talde amateurra da, oinarri saskibaloia sustatzea helburu duena. Guztira, ia bostehun familia eta jokalari ditu. Bi erakundeetako arduradunek adostu duten bezala, Easo Taldeko emakume jokalariek Deustuko logoa eramango dute elastikoetan, datorren denboraldian.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902