Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Jardunaldiak

Deustok Gizarte Lanaren Munduko Eguna ospatuko du

"Izeba proiektua: babesik gabeko haurrentzako laguntza sareak" aurkeztuko dute Yolanda Perezek (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Kristina Soaresek (Baketik Fundazioa).

N.G. - 2017(e)ko martxoaren 20a, astelehena - 10:57etan eguneratua

votos |¡comenta!
Gizarte Lanaren Munduko Eguna Deustuko Unibertsitatean.

Gizarte Lanaren Munduko Eguna Deustuko Unibertsitatean.

Galería Noticia

  • Gizarte Lanaren Munduko Eguna Deustuko Unibertsitatean.

DONOSTIA. Bihar, martxoak 21, Gizarte Lanaren Munduko Eguna ospatuko da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Gizarte Langileen Nazioarteko Federazioak proposatutako leloari jarraituz: "Elkarte eta ingurune iraunkorrak sustatzea". Lelo horrekin, elkartean profesionalen presentzia handitzeko apustua egin nahi da, tokiko irtenbideak bilatzeko, tokiko gizarte garapenaren ikuspuntutik.

Egun horretan, "Izeba proiektua: babesik gabeko haurrentzako laguntza sareak" aurkeztuko dute Yolanda Perez Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitzetako Harrerako atalburuak (Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzua) eta Izeba Proiektuaren teknikariak eta Kristina Soares Baketik Fundazioko Izeba Proiektuko koordinatzaileak.

Urtero, martxoko hirugarren asteartean egiten den bezala, Gizarte Laneko profesionalen konpromisoa, ekarpena eta lana gogoratu nahi dira, egunero-egunero aritzen baitira lanean gizarte errealitatearen aldaketa bideratzen, gizartean esku hartuz eta herritarren gizarte eskubideen alde borroka eginez eta eskubide horiek bermatuz.

Jardunaldia bihar izango da, martxoaren 21a, 12:00etan, Donostiako campuseko Loiola Centrumen.

Gizarte Lanaren Munduko Eguna

Gizarte Langileen Nazioarteko Federazioko kideek, 2008an Brasilgo Salvador de Bahían egindako biltzarrean erabaki zuten, aho batez, Gizarte Langileen Munduko Eguna ospatzea, urtero martxoko hirugarren asteartean. Europako herrialdeetan, Gizarte Lanaren Munduko Eguna Giza Eskubideen Egunarekin batera ospatzen zen, abenduaren 10ean. 2009tik aurrera, martxoan ospatzen hasi zen eta nazioarteko hiru elkarteren ekimenak bateratu ziren horrela: Gizarte Langileen Nazioarteko Federazioa (FITS-IFSW), Gizarte Laneko Eskolen Nazioarteko Elkartea (AIETS-IASSW) eta Gizarte Ongizaterako Nazioarteko Batzordea (CIBS-ICSW).
votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902