Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
19/05/2013 - Ziritik - XABIER EUZKITZE
heriotzari buruz aspaldian sarrixko idazten ari naizela esan dit adiskide batek. Arrazoi du, eta gaur ere neure buruari eutsi behar izan diot, zenbait gertakarik eta pentsamenduk horretara baininderamaten. Gaur gai arinago bati buruz idatziko dut, beraz. Esate baterako...herenegungo kazkabarraz. Autoz nentorren Donostiatik, autopistaz. Bat batean, euria txingor bihurtu zen, hotsa zarata, giro kaxkarra arrisku bizi. 60 urtetik [...]
12/05/2013 - Ziritik - XABIER EUZKITZE
HaURTZAROAN gara izan nahi duguna. Orduan egiten dugu amets mugarik eta oztoporik gabe, burutu nahi dugun egitasmoa aurrera ateratzeko behar beste diru izango dugun hausnartu edo gizartearen aurriri-tziez kezkatzeke. Irudimenak ematen dizkigu hegoak, hari esker bihurtzen dugu haurtzaroa ametsaro. Urteek errealitatean esnarazten gaituzte, txikitako ilusioak gauzatzeko zailtasunek oinak lurrean tinkarazten. Alta, traben aurrean [...]
05/05/2013 - Ziritik - XABIER EUZKITZE
bada Zarautzen oso estimatua dugun familia bat, Agouestarrena. Orain dela urte batzuk Xabier Leteren kanta eder, sakon eta gogor bat hartu zuten familiako ereserkitzat. Cesare Pavese italiar poeta zenaren poema baten moldaketa da, Xabier Letek berak egina: heriotzaren begiak. Etorriko da zure soaz heriotza/ gor, logabe, alhadura zaharren gisa, / goiz nabarretik gauera alboan dugun / ohidura zentzugabe bat bailitzan. [...]
28/04/2013 - Ziritik - XABIER EUZKITZE
"EGUNGO gazteak tirano hutsak dira. Gurasoei aurre egiten diete, jana irentsi egiten dute eta irakasleei begirunerik ez diete". Sokrates filosofo handiak eginiko juzkuak dira, orain 2.400 bat urte. Mendez mende, belaunaldiz belaunaldi, antzeko gauzak esan eta ida-tzi izan dira gazteei buruz. Mundua mundu denetik, heldu eta zaharrei lotsagabeak eta gaizki heziak iruditu izan zaizkie haur eta gazteak. Haur eta [...]
21/04/2013 - Ziritik - XABIER EUZKITZE
hainbeste urtean hainbeste aldiz eskatu zaio ezker abertzaleari indarkeria bazterrean uzteko eta, bestelako baliabideak erabiltzen hasi denean, haiek ere erabateko gai-tzespena izan dute. Donostiako Udalak Boulebarreko eremu pribilegiatua erabiltzeko baimena arbitrarioki eman izana dagokien lekuan salatu beharko dute salagarri deritzotenek. Baimenak zein irizpideren baitan ematen diren galdetzea bidezkoa iruditzen zait, baita [...]