Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
16/05/2013 - Kamerarik gabe - maddalen iriarte
hERRI honetako gizon emakume askok urte luzez erresistitu egin dute eta aurrez aurre jarri dira Espainiatik edo Frantziatik inposatuta zetozkien agindu, eta lege zenbaiten aurrean. Beste herritar batzuk eroso zeuden bezala, aipatutako horiek ez. Erresistentzia hori gauzatzeko bide ezberdinak ezagutu ditugu. Halakotzat jo daiteke, Espainian Francoren garaian ezarritako hezkuntza sistemari aurre egitea eta euskaraz egitea, [...]
09/05/2013 - Kamerarik gabe - maddalen iriarte
TXISTEAK egiteko grazia apur bat izan behar da eta Espainiako Barne ministroak, Fernandez Diaz jaunak, erakutsi du ez duela. Hori, egin nahi izan zuena txistea izan bazen. Edozein kasutan txisteak egiteko ez dira nahastu behar hain gai delikatuak: ETA eta abortua. Eta gertatu zaio haserre dituela milaka emakume, Espainiako kongresuan (eta handik kanpo batzuk), Espainian eta Euskal Herrian eta haserre dituela beste horrenbeste [...]
02/05/2013 - Kamerarik gabe - maddalen iriarte
GAUR maiatzak bi da eta langabezia gora egiten ari da, bai Hego Euskal Herrian eta zer esanik ez Espainiako estatuan. Ipar Euskal Herrian eta Frantzian egoera ez da hain larria, kontuan izanik Frantziak Espainiak duen langabe kopuruaren erdia duela, baina ezin ahaztu 1997. urtetik izan duen langabe kopururik handiena oraintxe duela. Dena den Rajoyk bere zorionerako erdi anestesiatuta duen gizarteari pazientzia eskatzen dion [...]
25/04/2013 - Kamerarik gabe - maddalen iriarte
GERO eta ozenago entzuten da eta jada ez dute ezezkorik esaten. Lopez eta Madinaz ari naiz. Lopez eta Madinaz, Rubalcabaren lekukoa hartzeko hautagai gisara. Iritsiko dela hautagaitza horri buruz hitz egiteko momentua esan zuen Madinak astelehenean eta Patxi Lopez isilik dago baina jada ezetz garbirik esan gabe, lehen ez bezala. Atzo bertan Espainiako kongresuan PPko diputatu batek Rubalcabari oihu egin zion esanaz, [...]
18/04/2013 - Kamerarik gabe - maddalen iriarte
kORAPILATSUA da justiziaren kontzeptua mundua mundu denetik. Literatura eta artearen inspirazio iturri, filosofiaren hizpide, zuzenbidearen helburu... baina norbanakoarentzat askotan sufrimendu eta oinazearen pareko. Zer da justua? Zerk aseko du nik jasotako kaltea? Non dago justizia eta mendekuaren arteko muga? Aspalditik miretsi dut Edurne Brouarden ibilbidea. Eta atzo bere hitzak entzunda, berretsi besterik ez dut egin [...]