Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iritzia

Ingurugiroa, nora goaz?

por Joxe Iriarte, 'Bikila' enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

gezurra esan Getarian eta etxera itzultzerakoan hor dago atarian, dio atsotitz zahar batek. Gure agintariek, industria gizon-emakumeek, finantzariek, "politikoki zuzen" bihurtu den garapen jasangarriaz edo iraunkorraz hitz eta pitz ari dira ia egunero baina, praktikan, guztiz kontrakoa egiten dute. Aspaldi da berotegi efektua edo klima aldaketaren larritasuna denon ahotan dagoela, baina gurean CO2 -en isurketa murriztu beharrean handitu egin da, ingurugiro sailburu andereak aitortu digunez. Eta hala ere, Super-Sur delakoaren lehen tunelaren zulaketa ospatzeko xanpainarekin egin dute topa arduradun teknikoek eta politikoek; eta gauza bera egingo dute Donostiako gerrikoarekin edo Urumeako saihesbidearekin ere. Are gehiago, gauza bera egiten dute azpiegitura guztiekin.

Argi eta garbi esan behar dugu, salatu egin behar dugu. Gurean ez dago norabidez aldatzeko gogoa! Eta krisi ekonomikoa dela medio, ikusiko dugu nola ingurumenaren aldeko ekintzak eta aurrekontuak jaitsi edo murriztuko diren eta lana sustatzeko omen edo aberriaren etorkizunerako estrategikoak omen aitzakiaz, nola handituko diren azpiegitura plan guztiak (horretarako dirua lortzen badute, bederen).

Etekin ekonomikoa ematen duen bitartean, gurean ez dago txarra eta kaltegarria den azpiegitura edo eginkizun industrial ezer ordezka-tzeko asmorik. Berriztagarria omen dena ez dugu erabiltzeko ordezka-tzeko, gehitzeko baizik. Zertarako, bestela, Zierbenako koke planta berria? Euskal Herriko energia baliabideak ziurtatzeko?, nahiz eta jakin oso kutsagarria izango dela. Eta hori orain arte politika ofizialean eta gure administrazioan eran-tzukizun handia izan duen batek esandakoa, Josu Jon Imazek hain zuzen.

Geratzen zaizkigun gune naturaletan (goiko mendietan) haize generadoreak, ekologikoak omen, eta haranetan bestetako plantak, koke edo ziklo konbinatuarenak, gehi errauste plantak... dena saturatu arte.

Zenbat egitasmo ditugu abian, den-denak izugarrizko txikizio edo kalte egiten dizkigutenak? Bakan batzuk aipatuko ditut.

1. Abiadura Handiko Trena omen da Euskal Herriak behar duen tren eredu egokiena, eta ez dagoela beste trenbide aukerarik. Eta ez da egia. Tren Soziala Sarea ren aldekoek, esate baterako, beste tren eredu bat aldarrikatzen dute, merkeagoa, ingurugiroarekiko onargarriagoa, eta herriak eta eskualdeak lotzeko egokiagoa. Hala ere, gure agintariak zergatik tematzen dira AHTren alde?

2. Pasaiako kanpo portuaren auzian gauza bera gertatzen da. Urteetan utzikerian eroritako kaia, kanpo kaiarekin ordezkatu eta konpondu nahi dute, nahiz eta jakin ekologikoki eta ekonomikoki kaltegarria dela eta itsas garraioren ikuspuntutik ez duela ez hankarik ez bururik, alboan Baiona eta Bilbo izanik. Are, Bidasoa Oarso eskualdeak garraio-logistika gune erraldoi bihurtu nahi dituzte. Hori bai, ondoan Aiako Harriko gune naturala zainduko omen dute, lorategitxo edo baratzetxo bailitzan.

3. Zaborren kudeaketaz. Errauste planta al da zaborra kudeatzeko edo tratatzeko modurik egokiena? Mahai gainean duzue Gipuzkoako Plataformak aurkezturiko alternatiba askoz osatuagoa eta merkeagoa eta osasunaren aldetik hobeagoa. Baina ez!

4. Eta errepideak gainezka daudela? Horrela da. Baina, zergatik ez da aitortzen garraio publikoan dagoen defizita eta benetako Tren Sozialaren aldeko apustua egiten? Automobilaren industriaren esanetara daudelako eta gai horretan beste hirutan bezala, obrak negozio bihurtu zaizkielako nahiz eta herritarren poltsikotik ordaintzen diren. Orain langabezia jarriko dute aitzakia.

Nolako kristalarekin begiratu halako koloretan ikusten dira gauzak. Halako abiapuntua halako ikuspuntua. "Euskal Y- a, herrialdea egiteko modu bat, eraikitzeko modu bat izango da" diote agintariek. Eta hala da. Horregatik ados ez gaudenok behartuak gaude ezezko borobila ematea egitasmo zoro horiei. Alabaina, ez alternatibarik ez dugulako, bai garraio kontuetan zein zaborra kudeatzeko moduan, hala lurralde antolamenduaren alorrean badaudelako modu arrazionalagoak eta ekologikoagoak eta posible direlako.

Negozioak bultzatu, dirua irabazi ala garapen jasangarria bultzatu hor datza gakoa. Gezurra badirudi ere, krisi garaian, zeienetan gauza horiek goitik behera aztertu beharko genituzkeen, agintarien jarrera basurde zaurituarena da, nahiz eta lepotik harrapatua izan, atzera egin beharren aurrera egiten du ito arte.

Beste askotan esan duguna, errepikatuko dugu. Errepide sare, garraio arloan zein industria edo energia arloan ere, norabidez alda-tzeko aroa iritsi zaigu. Garapen iraunkorra ezin da konsigna eder-tzat hartu hil ala biziko eginkizun bezala baizik. Gertatzen dena da, ekonomia arloan bezala, pertsona guztientzat eskubide guztiak bermatzea eta naturarekiko oreka ekologikoa ziurtatzea ezinezkoa dela neoliberalismoaren markoan, eta ezta kapitalismo abegikorrago batean ere.

Hitz egin dezagun argi eta garbi. Gure agintariek, Eusko Jaurlaritzatik hasi eta europakoekin jarraituz, bai justizia sozialaz zein garapen jasangarriaz hitz egiten dutenean, gezurretan ari dira. Asmo horiek eta sistema kapitalista bateraezinak baitira!

Kapitalismoa, gure izerdia zurrupatzeaz gain, gure seme-alaben etorkizuna lapurtzen ari zaigu. Eta kapitalismoa da kapitalaren erresuma eta askotan liluratzen gaituen kontsumo gizartearena; esaten diguna (eta guk sinetsi eta gure egiten duguna) bi automobil izatea dela askatasunaren paradigma nagusia.

* Zutik-eko kidea

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |