Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Zinea eta literaturaren arteko harremana aztertu du Canok

idazleak 'Zinea eta literatura. begiaren ajeak' liburua aurkeztu zuen atzo donostian

Cano, atzo, Donostian, bere liburua eskuan duelarik.argazkia : ruben plaza

cristina tapia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Zinea eta literaturaren arteko harremana aztertu du Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) bere azken liburuan. Atzo aurkeztu zuen Donostian Zinea eta literatura. Begiaren ajeak izeneko lana, bere hitzetan "konpendiotik asko" duen liburua.

Triste zegoen idazlea Laboaren heriotzagatik eta aurkezpenik egiteko eguna aproposa ez zela adierazi zuen. "Hainbat kantu eta oroi-tzapen Laboarekin lotuta..."

Aurrera begiratu eta prestatutakoari ekin zion lasartearrak. Zineak, bere kontatzeko moduan, badu zerikusirik komikiarekin, pinturarekin, musikarekin… eta baita literaturarekin ere. "Zerbait kontatzeko beharra dute biek ala biek, bakoitza bere esparrutik. Eta biei disekzioa egin diet", esan zuen Canok.

"Zinea eta literatura hil direla mantentzen duen jendea badago eta egi zati bat dago hor", azpimarratu zuen. "Baina istorio guztiak kontatuta daudela esan arren, idazten eta filmatzen jarraitzen dugu", gehitu zuen idazleak.

Liburuan bi arlo horiek aztertzeaz gain, bion etorkizunaz idatzi du. "Telebistak gero eta erlazio gehiago du literaturarekin eta House bezalako telesail batek Sherlock Holmesen istorien eragina dauka. Mujeres desesperadas , berriz, Jane Austenen nobelen oinordekoa dela esan dezakegu".

diru gabeko zinegilea Duela urte batzuk dirurik gabeko zinegilea sentitzen zela onartu zuen Canok. Baina "gero eta filmazio gehiago ikusi, gero eta gogo gutxiago pelikula bat egiteko" sentitzen zuela gaineratu zuen. Zentzu horretan, azpimarratu zuenez, "erronka" idazlea izatea da. "Zinera moldatu ezin diren liburuak idaztea da helburua. Zinearen akats nagusia sinplifikatzea da eta askoz errezagoa da ipuin bat egokitzea", amaitu zuen idazleak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
"Telebista eta literaturak gero eta erlazio gehiago" dutela azpimarratu zuen Canok
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |