Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Mikel Laboa, betiko

Agur euskal kantagintza berritu zuen ahotsari

Mikel Laboa, 2006an, Bob Dylanen aurretik Donostiako Zurriola hondartzan eskaini zuen kontzertuan.argazkia: ruben plaza

a. zabaleta / J. Imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Xume eta isil. Azken urteak bizi izan zituen bezala hil zen atzo Donostian Mikel Laboa, 74 urte zituela. Euskal kantagintza garaikidearen ikurra, abesti tradizionalen babesle saiatua, abangoardiaren esploratzaile nekaezina. Hori guztia bildu zuen kantari donostiarrak heriotzera arte egindako ibilbide luzean. Bere karisma umil eta bereziak, ahots berdingabeak eta doinu orijinalek, baina, bizirik jarraituko dute betiko, lehenago bozik ez zuten hamaika kantu herrikoietan.

Gizakia izarren hautsetik sortua dela kantatzen zuen Laboak, Xabier Leteren hitzei jarraituz. Bera, zehazki, 1934. urtean sortu zen, Donostiako Alde Zaharrean. Lekeition urte batzuk pasa ondoren, Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Katalunian bizi izan zen Medikun-tza ikasketak egiten zituen bitartean, etxera itzuli aurretik.

24 urte besterik ez zituen taula gainera igo zen lehen aldian. Gaztelaniaz abestu zuen orduan, Iruñeko Gayarre antzokian. Handik gutxira hasi zen ordura arte oso ezagunak ez ziren kantu herrikoiak berreskuratzen.O Pello Pello eta Bereterretxeren kanthoria bezalako kantuek liluratuta, euskaraz abestera animatu zen. Zaragozan egin zuen lehen aldiz, 1960ko hamarkadan.

ikuskizunak

Berritzaile

Katalunian sortzen ari zen kultura mugimendua ezagutu zuen urte horietan Laboak eta, Euskal Herrira itzultzean, 1964. urtean, eredu horri jarraitu zion. Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo, Joxean Artze eta beranduago Julen Lekuonarekin Ez dok Amairu mugimenduaren oinarriak ezarri zituen.

Talde harekin batera, bakarlari moduan hasitako bideari ere eutsi zion Laboak, euskal kantagintza garaikidea abiarazi zutenen artean. Urte haietan hasi zen kantu esperimentalekin edo, berak deitzen zien moduan, Lekeitio ekin. Garai hartan sortu zituen 40 urte beranduago oraindik ere donostiarraren ikur diren Baga Biga Higa (Lekeitio 2 ) eta Txoria txori, Artzeren poeman oinarrituta.

"Sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe". Letek idatzitakoari jarraitu zion Laboak eta, Ez dok Amairu deseginda, Artze anaiekin batera Ikimilikiliklik ikusentzunezko ikuskizun berritzailea martxan jarri zuen 1975ean. Abangoardiaren bila, Lluis Llach katalanarekin bira antolatu zuen eta Komunikazioa-inkomunikazioa (Lekeitio 5 ) sketch abanguardista estreinatu zuen.

Euskalgintzaren munduan ere ezinbesteko izena zen berea. Transizio garaian izandako hitzordu garrantzitsuenetan eta 1978ko 24 ordu euskaraz jaialdian ez zuen hutsik egin, Anoetako Belodromoan. Urte batzuk beranduago, Korrikaren lekukoa eraman zuen Gasteizen.

Sarritan jo zuen zinemagintzak Laboaren doinuetara, irudiak emozioz osatzeko asmoz. 1997. urtean kantari donostiarrari buruzko Haika Mutil dokumentala estreinatu zuen Donostiako Zinemaldian Imanol Uribek eta, sei urte beranduago, Julio Medemen La Pelota Vasca ri ere musika jarri zion, (Gernika zuzenean 2 ). Berriki, Oreka TX filmeari ahotsa jarri zion.

Urte horietan guztietan hamaika aldiz igo zen taula gainera. Denen artean, baina, izan ziren kontzertu bereziak. 1980ko hamarkadan, nazien bonbardeaketaren 50. urteurrenean, kontzertu gogoangarria eskaini zuen Gernikan. Beranduago, 1997an, lehen mendeurrena ospatzen zuen Donostiako Orfeoiko ahotsek dimentsio erraldoia eman zioten Baga Biga Higa sinfonikoari. Glasgown ere abestu zuen, Txekian... Eta bederatzi urte geroago, 2006an, kontzertu jendetsuenari egin zion aurre. Etxean kantatu zuen. Bob Dylan izar amerikarrari harrera egin zion Zurriolako hondartzako taula gainean. Ihesa zilegi balitz , Haize Hegoa , Txoria Txori eta Izarren hautsa izan ziren ikusleei zuzenean eskaini zizkien azken abestiak.

'nahiz eta heriotza'

Lasai joan zen

Atzo goizaldean hil zen Mikel Laboa Donostia hospitalean, gaitz baten ondorioz. Lasai joan zela diote gertukoek. Agian, Nahiz eta heriotza kantan zioen bezala, ibilbide osoan bizitzari abestu ziolako: "Nahiz eta heriotza helduko zaidala jakin / ez dut haatik horren aurka buru-bihotzez borrokatzetik etsiko / Ez nau ustekabean harrapatuko! Bizi naizeno bizitza kantatuko dut / eta behar dudan denbora baino lehen hiltzen banaute / nere hortzetan itzaliko den azken antzia beste batenetan loratuko den lehen irria izango da".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
2006an eman zuen azken kontzertua Mikel Laboak, Bob Dylanen aurretik Zurriolan eskainitako kantaldian
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |