Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Gipuzkoako jatetxeek bi izar galduko dituzte 2009. urteko Michelin gida berrian

oiartzungo zuberoa batekin geratuko da eta hernaniko fagollaga, batere gabe

Lurraldeko bederatzi sukaldarik 16 izar mantenduko dituzte datorren urteko gida ospetsuan

Arbelaitz (esk), Subijana eta Arzakekin, aurreko argazki batean. argazkia: r.p.

arantzazu zabaleta enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Gipuzkoako jatetxe ospetsuenetako bik izar bana galduko dute datorren urteko Michelin gida famatuan. Zehazki, Oiar-tzungo Zuberoak orain artean zituen bi izarretatik bat galduko du eta Hernaniko Fagollagak zuen bakarrari ezingo dio eutsi liburuxka berrian, nahiz eta oraindik ere bere izena ageri ondorengo egunotan kaleratuko den gidan. Hala eta guztiz ere, oraindik ere herrialdeko sukaldeek, sailkapen guztietan bezala, Michelin berrian ere buruan jarraitzen dute, bederatzi sukaldari ezagunek 16 izar biltzen baitituzte.

"Jendea hemendik barrez eta pozik ateratzea da lortu dezakegun izarrik onena eta etxeko jendea gustura dago gurekin", aipatu zuen atzo Zuberoako sukaldari Hilario Arbelaitzek. Izarren kontu honek bere eguneroko lana ere ez duela aldatuko garbi dauka Arbelaitzek, eta lana horiek lortzeko ere ez duela egiten berretsi zuen, jatetxera bertaratzen diren bezeroentzat baizik. 30 urte baino gehiago daramatza Zuberoan lanean eta ordutik sukaldaritza modernizatzeko eta berritzeko ahaleginetan jarraitzen duela aitortu zuen oiartzuarrak, baita Michelin izarrek edo bestelako aitorpen eta nazioarteko sarietan momentuko beste modaren bat nagusitzen bada ere.

"Guk gure bidetik jarraituko dugu lanean; horrelako izarrak edo sariak ematen dituztenean eskerrak ematen ditugu eta orain ere gauza handirik ezin dugu esan", gaineratu zuen.

Zentzu berean mintzatu zen atzo Fagollagako Ixak Salaberria ere eta eguneroko lanari dagokionez, izarrek garrantzia bai, baina horrenbestekoa ere ez dutela nabarmendu zuen. "Betiko bezeroek hor jarraituko dute, eta kanpotik ere jendeak etortzen segituko du", aipatu zuen.

16 izar Gainerako jatetxe gipuzkoarrek aurreko urteko gidan zituzten izar berberak mantenduko dituzte datorren urtekoan ere. Horrela, gida guztietako beteranoek hor jarraitzen dute: Donostiako Arzak eta Akelarrek (Pedro Subijana) eta Lasarte-Oriako Martin Berasategik hiru izarrekin jarraituko dute, hau da, Michelinek ematen duen kopururik altuenarekin. Hemendik aurrera, eta Zuberoak bat galdu ostean, Andoni Luis Adurizen Mugaritz errenteriarra izango da bi izarrekin bakarra.

Izar banarekin agertuko dira, Arbelaitzen jatetxeaz gain, Hondarribiako Alameda (Gorka Txapartegi), Miramon (Jose Mari Arbelaitz), Kokotxa (Daniel López) eta Kursaal (Berasategirena hau ere), azken hirurak Donostian.

izar gehiago Gainerako lurraldeei dagokienez, Zornotzako (Bizkaia) Boroa jatetxeak izar bat lortu du lehenengo aldiz eta Larrabetzuko (Bizkaian, hau ere) Azurmendik eta Urdaitzeko (Nafarroa) Molino de Urdanizek iaz lortutakoa mantenduko dute. Bilboko Etxanobe eta Galdakaoko Andra Marik ere izar banarekin jarraituko dute, Iruñeko Europaren antzera.

Iparralden, Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) Les Pyrénéesek bi izar ditu eta beste zortzi jatetxe ere badira izar banarekin.

Estatuari dagokionez, Arzak, Akelarre eta Martin Berasategik bezala hiru izar lortu dituzten bakarrak Katalunian daude: Gironako El Bulli eta Bartzelonako Can Fabes eta Sant Pau dira, hain zuzen ere.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
izarrak
Hiru izar. Gipuzkoan, hiru jatetxek mantentzen dituzte hiru izarrak: Juan Mari Arzakenak eta Pedro Subijanaren Akelarrek, Donostian, eta Martin Berasategirenak, Lasarte-Orian.
Bi izar. Kategoria honetan Errenteriako Mugaritz agertuko da Michelin gidan, Andoni Luis Adurizena.
Izar bat. Oiartzungo Zuberoa, Hondarribiako Alameda eta Donostiako Kursaal, Kokotxa eta Miramon jatetxeak.
zenbakia
Jatetxe. Gipuzkoako bederatzi jatetxeek lortu dituzte izarrak.
esaldiak
LAS FRASES
"Jendea hemendik pozik ateratzea da lortu dezakegun izarrik onena"  hilario arbelaitz .  Zuberoa jatetxeko sukaldaria
"Betiko bezeroek hor jarraituko dute eta kanpotik ere jendeak etortzen segituko du"  ixak salaberria .  Fagollaga jatetxeko sukaldaria
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |