Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Web orri berriztatua jarri du abian dagoeneko Azpeitiko Udalak

Gardentasuna, erabilgarritasuna eta parte-hartzeadira hiru helburu nagusiak

Hasieran euskara hutsean egongo den arren, datozen egunetan gazteleraz eta frantsesez ere irakurri ahalko da

Elkarmediako ordezkaria, Mikel Altuna; alkateordea, Xanet Esnaola, eta komunikazio arduraduna, Estitxu Elduaien.Argazkia: K.F.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Elkarmedia enpresak egindako webgune berria jarri du abian Azpeitiko Udalak. Arduradunek adierazi zutenez, orri berriaren helburu nagusiak hiru izan dira: gardentasuna, erabilgarritasuna eta parte-hartzea.

Aurretik beste webgune bat zuen Udalak baina, zaharkituta zegoenez, berria egitea pentsatu zuten. "Modu honetan, proiektu komunikatiboaren hirugarren eta azken euskarria aurkezten dugu. Izan ere, orain bi aste proiektu honen beste bi euskarriak jarri genituen martxan, irudi korporatiboa eta Azpeitian zer? aldizkaria. Webgunea oso euskarri garrantzitsua da Udalarentzat, herritarrengana hurbiltzeko aukera eskaintzen baitigu", adierazi zuen Azpeitiko Udaleko alkateorde den Xanet Esnaolak.

Webgunea (www.azpeitia.net) hiru zatitan banatuta egongo da. Honela, alde batetik, Udalaren zerbitzu eta erabakien berri jakin ahal izango da orriaren goialdean izango diren sailei esker. Bestetik, eskuinean parte-hartzea sustatuko da Elkarrizketa digitala, Hobetu Azpeitia etaGaldera sailekin. Azkenik, ezkerrean Udaleko departamentu edo sail bakoitzaren informazio guztia eskuratu ahalko da.

"Ahalik eta informazio eguneratuena eta osatuena eskainiko dugu aurrerantzean, herritarren eta Udalaren arteko hurbiltasuna bilatu asmoz. Gainera, tramite eta ordainketak egitea ahalbidetuko du webgune berriak. Herritarren parte-hartzea sustatu nahi dugu eta, horretarako, komunikazio zuzena erabiliko da", gaineratu zuen Esnaolak.

Hizkuntzari dagokionez, hasiera batetan euskara hutsean egongo den arren, hurrengo egunetan beste hizkuntzetara zabalduko dela iragarri zuten: "Herrian beste hizkun-tzak ere badaudelako gazteleraz eta frantsesez ere irakurri ahal izango da. Hala ere, ez dute euskararen tratamendu berdina jasoko, muina euskara hutsean egongo baita", azaldu zuen alkateordeak.

Azkenik, Elkarmedia enpresako Mikel Altunak webgunearen oinarria eta irisgarritasuna nabarmendu zituen: "Oinarri ahaltsua du eta edozein aldaketa arazorik gabe egin ahalko da. Bestalde, zailtasunak dituztenentzat erraztasunak daude, eta bista arazoak dituztenentzat, adibidez, letra tamaina eta kolorea kontutan hartu dira", gaineratu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Tramite eta ordainketa desberdinak ordenagailu bidez egitea ahalbidetuko du aurrerantzean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |