Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Euskara ikasleei ematen dizkieten diru laguntzetan aldaketak egin dituzte Ordizian

'lanean' nahiz 'dendaz denda' planetan dauden enpresek ere egin ahal izango dute eskaera

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Ordiziako Udalak euskara ikasteko diru laguntzak emateko prozedura arautzen duten oinarriak behin-behinekoz onartu ditu. Hala, bai erabakia eta baita oinarriak ere, udaletxeko idazkaritzan egongo dira 30 egunez, nahi duenak alegazioak egin ditzan.

Diru laguntza desberdinak aurreikusi ditu Ordiziako Udalak. Oinarri hauen arabera, herrian erroldatuta daudenak bakarrik ez, Lanean planean dauden enpresetako eta Dendaz Denda euskara planean dauden dendetako arduradunek eta langileek ere egin ahal izango dituzte euskara ikasteko diru laguntzak jasotzeko eskaerak, baita Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatuta duten kirol taldeetako begirale eta entrenatzaileek ere.

Diru laguntza hauek eskuratzeko interesa duten guztiek kurtso honen amaieran egin beharko dute honezkero hasita dagoen kurtso honi dagokion eskaera: 2009ko ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean, hain zuzen ere. >i.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |