Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bailarako ia 60 harategik euskararen sustapen kanpainan hartuko dute parte

Sektorearen gehiengoak ondo hartu du ekimena

Sei udalerrietako Euskara Zerbitzuek abian jarritako egitasmoa abenduaren 17a bitartean luzatuko da

Marifer Gorostiza, Idurre Lukas eta Ricardo Ortega, atzoko agerraldian.Argazkia: Arkaitz Illarramendi

Arkaitz Illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Hernani. Buruntzaldeako sei udalerrietako (Hernani, Lasarte-Oria, Andoain, Astigarraga, Urnieta eta Usurbil) Euskara Zerbitzuek Eska ezazu haragia euskaraz kanpaina aurkeztu zuten atzo Hernanin. Abenduaren 17a bitartean luzatuko da kanpaina eta herritarrak harategietan euskaraz eskatu dezaten sentiberatzea du helburu.

Idurre Lucas eta Ricardo Ortega, Hernani eta Lasarte-Oriako Euskara zinegotziak, eta Marifer Gorostiza teknikaria izan ziren kapainaren nondik norakoa atzoko prentsaurrekoan azaldu zutenak. Azken honek esandakoaren arabera, bailarako ia 60 harategik (15 Hernanin, 14 Andoainen, 12 Lasarte-Orian, 9 Urnietan, 7 Usurbilen eta 3 Astigarragan) hartuko dute parte kanpainan. Ildo horretatik, "bigarren urtez jarri dugu kanpaina martxan sektore honetan eta harrera oso ona izan du, harakin gehienak agertu baitira prest parte hartzera", adierazi zuen Gorostizak.

Dagoeneko okindegi, arrandegi, ileapaindegi, fruta denda eta jatetxeetan, besteren artean, landu duten egitasmoak herritarrak euskaraz kontsumitzera animatu nahi dituenez, gehien erosten diren animalien despiezeen euskarazko izenak biltzen dituzten kartelak banatuko dituzte gaurtik aurrera harategietan. Horrez gain, erakusleihoetako produktuen gainean jartzeko 5.200 karteltxo inguru ere prestatu dituzte. Orokorrean erabiltzen diren produktuen izenak jasoko dituzte karteltxoak dira, bai haragi atal desberdinena, bai txarkuteriakoa (zankarra, azpizuna, mokorra...). Lagungarri moduan eta bezeroek pieza bakoi-tzaren gaztelaniazko kidea zein den jakin dezaten, hiztegi kartela ere jarriko dute jendaurrean.

Zozketa Kanpainarekin lotuta, zozketa antolatu dute bezeroentzat. Horrela, kanpainan parte hartzen duten harategietan (errotulazio bidez adieraziko da) erosketak egiten dituztenek sustatzaileek proposatzen duten joko batean parte hartu ahal izango dute.

Horretarako, komertzioetan banatuko dituzten 15.000 eskuorrietako bat bete eta harategietan egongo diren kutxetan sartu beharko dute datu pertsonalekin batera. Lehiaketan, harategian egoten diren piezetako hamabi identifikatu eta irudia eskuorriaren azpialdean agertuko diren hitzetako batekin lotu behar dituzte herritarrek. Abenduaren 19an 50 euroko bi sari zozkatuko dituzte establezimendu bakoitzean parte hartu duten guztien artean. Sariaren diru kopurua establezimenduan bertan kontsumitu beharko da.

Kanpaina sei udalerrietako ikastetxe eta euskaltegietara ere zabalduko dute eta materiala banatuko zaie. Gainera, datorren astean erabilgarri egongo den www.burun-tzaldea.org web orri berrian kanpainarekin lotutako jokoak jarriko dituztela ere iragarri zuten. Bertan, animalien ahotsen onomatopeiak, familiako kide desberdinen izenak (txerrikumea, zerrama...) eta antzekoak ezagutzeko modua izango da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DNGSuplementos
HOY
La revista ON, especial SAN FERMIN
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Produktuen izenak ezagutzera eman eta herritarrak euskaraz kontsumitzera animatu nahi dituzte
Abenduaren 19an, 50 euroko erosketa bonoak zozkatuko dituzte bezeroen artean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |