Ez dute bere gorputzaldi onena bizi. Erdi ahantziak ditugu jada; hirigunekoek bai behintzat. Baserriak zeharka begiratzen ditu, ez baitira garai batean izan zirenaren erdia ere. Gutxi batzuk irauten dute indarrean. Bizi edo iraun. Hori da egungo ganadu ferien patua
Oviedon bilera batean izan eta bidean harrapatu dugu. Ganadu azokek hainbat duda-muda sortzen dizkiote. "Ganaduzaleak, abereak plazara eraman eta erakusgai egon daitezen hainbeste bat jasotzen dute. Horrez gain tarteka-martekako lehiaketa eta enkanteez gain, azoka peto-petorik ia-ia ez dagoela egun" dio Arteagak