Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ordizia Kantuzek Txuma Murugarren, Saioa eta Kokeinen kontzertuak eskainiko ditu

lehenengo emanaldia karelean taldeak eskAiniko du, ostiralean d'elikatuzen

Hitzaro euskara elkartearen ekimenez sortu da aurten ere kontzertu eta musika topagune hau

Karelean taldeko kideak ostiralean izango dira Ordizian.argazkia: gorka estrada

itziar mujika enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Punta-puntako musika talde eta bakarlariak ekarriko ditu aurten Ordizia Kantuz jaialdiak Ordiziara. Ostiral honetan hasi eta urriaren 24ra bitartean, ostiralero kontzertuak izango dira herrian, D'Elikatuz zentroan, 22.00etatik aurrera. Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak antolatuta, eskualdeko euskalzale eta musikazale guztientzat hitzordu bihurtu da Ordizia Kantuz.

Ostiral honetan izango da lehendabiziko kontzertua. Karelean rock taldeak bere azken laneko abestiak joko ditu, baita lan berrirako prestatzen ari diren zenbait ere. Kon- tzertu paregabea aurreikusi dute, aurrez aurre irabazi egiten duen taldea baita Karelean.

Bigarren zita irailaren 26an izango da, Kokein rock taldearekin. Intentsitatetik abiatuta soinu eta giro lasaiak ere eskainiko dituzte eibartarrek.

Saioa legorretar eta goierritarrak hartuko du tokia D'Elikatuzen urriaren 3an, Abarlotz kantautore zaldibitarrak lagunduta. Saioak bigarren diskoa kaleratu du jadanik, Matrioska Heart , eta bertako abestiak entzun ahal izango dira egun horretan. Abarlotz, berriz, euskal kantautore tradizionalen eskutik aritzen da kantuan: poesia eta musika uztartuz.

Aurtengo Ordizia Kantuz jaialdiaren zita garrantzitsuenetako bat Txuma Murugarren abeslariarekin izango dute goierritar guztiek. Urriaren 10ean izango da Ordizian, bere azken lana, Marjinalia , aurkezteko. Soilik ahots eta gitarraz kontzertura joaten diren guztiak sorgintzea aurreikusi dute Hitzaroko kideek.

Urteroko kantu afaria izango da, aurten ere, jaialdi honen azken txanpa. Aurten, ordea, berrikuntza batekin: Kukuxtu txaranga izango da afari guztian zehar giroa alaituz, eta, ondoren, Ordiziako zenbait musika taldek, euskal abestien bertsio desberdinak joko dituzte jaialdiarekin aurrera jarraitzeko.

Ordiziarrentzat hitzordu garran-tzitsua izan da orain arte Ordizia Kantuz jaialdia, eta aurten ere hala izatea espero dute antolatzaileek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
CÁMARAS
Las de los autobuses de Donostia graban a infractores de tráfico
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |