Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Arkotxa euskaltzain osoak sarrera hitzaldia egin zuen Hendaian

diskurtsoan iparraldeko herriaren ezaugarri historikoak aipatu zituen

Bukaeran Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta domina eman zizkion

Andres Urrutia euskaltzainburua eta Aurelia Arkotxa euskaltzain osoa, atzo Hendaian.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Aurelia Arkotxa euskaltzainaren sarrera ekitaldia Hendaiako Herriko Etxean izan zen atzo. Andres Urrutia euskaltzainburuak ongi etorria eman zion Aurelia Arkotxari: "Horra Aurelia Arkotxa, euskaltzain osoa, bere baitara egungo Euskal Herriaren ezaugarriak biltzen dituena: Euskal Herriaren Iparraldea eta Hegoaldea, hizkun- tzaren sorkuntza eta ikerkuntza bateraturik bizi dira bere baitan. Horra ere, besteak beste, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta eragilea, bere eskutik guregana datozenak estekaturik eta ongi zerturik".

"Bazterrez mintzatuko zaigu gaur. Bazterrok oro, esan gabe doa, begi bistan baino, ezkutuan eta ostenduta egoten dira sarri-sarri, euskararen barruan. Horiek ere aintzat hartu behar, oso-osoko euskara eta euskalgintza egin nahi badugu. Halaxe hartzen dugu Arkotxa, oso-osorik, uste dugulako Euskaltzaindiaren- tzat ez ezik, euskararentzako eta euskalgintzarako ere lan egiten jarraituko duela gurekin batera".

Andres Urrutiak amaitu orduko, Sagrario Aleman eta Jean-Louis Davant euskaltzainek lagunduta, Hendaiako Herriko Etxeko batzar aretoan sartu zen Aurelia Arkotxa Bazterrez izeneko sarrera-hitzaldia irakurtzeko.

Berbaldiaren hasieran iragarri bezala, Aurelia Arkotxa euskaltzain oso berriak bidaia lerrotu zuen bere sarrera-hitzaldian, bai espazioan, baita denboran ere, oso berezkoa zaion estilo poetikoaz: "Paseiu bat proposatzen dizuet, Bidasoaren hegiari jarraikiz itsaso handiko bazterretaraino, hiria, bazterrak nahasirik bizi diren leku hauetan. Kuru- tzatuko ditugu, pasan, itzalak urari hurbil diren baratzeetan kurri dabiltzanak Anton Abbadia eta Loti marinel errantea. Unamuno, itsasoari so bere Bizkaia gogoan, propaganda filma zahar batetik jalgi Hitler eta Franco marioneta tragikoak, de Lancre akelarreen bila".

Bere hitzaldian, Hendaiaren ezaugarri historiko nagusia nabarmendu nahi izan zuen: "Hau beti izan da kanpora irekia den herria, eta frontera herria. Paleolitiko garaietarik hasiz, erromatarren garaietarik iraganez eta geroago aro mediebaletarik, beti pasatu izan dira basa ihizian zebiltzan ehiztariak, gerlariak, merkatariak, Santiagorako peregrinoak".

Lurraldea zatitzen duen mugaz edo fronteraz mintzatu zen ere: "Ohar- tzen gara muga eta frontera arras ezberdinki erabiliak zirela: muga, eremu bereizkuntzendako (nolabait muga harriek materializatzen dutena), frontera, aldiz, bakarrik bereizkuntza politikoendako. Frontera, egoera politikoen arabera bizi den geografia". Eta gaineratu zuen: "Libertate-gunearen esperientzia da ere frontera, anitz hautu badituzulako. Fronterak zubien bitartez gainditzen dituzulako: Hendaia-Irun/Pausu-Behobia."

Arkotxaren mintzaldiko gai nagusia Hendaia izan zen. "Hendaia herria eta inguruko herrien lotura zein den erran behar banu, ura dela erran nezake. Baztango mendietan sorturik, Baztan izena bidean utzirik eta Bidasoa izen berria hartuz Oronoz Mugairin, heldu dira urak, ur xirripa, uhaitz, ur bizi, erreka, ur handi... Txingudiko badiara doaz urak, hor elkartzen direlarik ozeanoko ur gatzatuarekin, mareak itsasoko urak Bidasoan goiti badaratzamalarik. Batzuetan Frantziako, Espainiako eta Europako Estatuen destinoa hemen da trinkatu. Uraren erdian: Bidasoan", azpimarratu zuen.

Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta domina eman zizkion. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
LA FRASE
"Frantziako, Espainiako eta Europako Estatuen destinoa hemen da trinkatu: Bidasoan"  aurelia arkotxa .  Euskaltzain osoa
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |