
Donostia. Hendaian egindako osoko batzarrean Henrike Knörr euskaltzain zenaren hutsunea bete-tzeko hautagaiak aurkezteko azken aukera luzatu zuen atzo Euskaltzaindiak. Euskaltzainek bi hautagai aurkeztu zituzten: Patxi Uribarren (Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Sagrario Aleman eta Jean-Louis Davant euskaltzainek aurkeztua) eta Blanca Urgell (Patxi Goenaga, Joseba Lakarra eta Lourdes Oñederra euskaltzainek aurkeztua).
Datorren irailean egingo den osoko batzarrean bozketa egin eta euskaltzain berria aukeratuko dute, baldin eta gehiengo osoa lortzen badu.
patxi uribarren Patxi Uribarren Leturiaga Aramaion jaio zen, 1942an. Karmeldarra da. Filosofia eta Letretan lizentziatua -tesi txikia egin zuen Aramaioko toponimiari buruz- eta Teologian lizentziatua da. Bizkaiko Foru Aldundian itzultzaile ofiziala izana da, 1983tik 2007ra arte.
Euskararen aldeko jarduera ani-tzetan esku-hartu du. 1965ean, Gogoz aldizkaria abiatzen lagundu zuen eta zuzendari ere izan zen 1968ra arte.
Bostak Bat kultur elkarteko sor-tzailetariko kide eta ikertzaile da 1981etik. Arabako Aldundiko Kultura Batzordeko kidea ere bada, 1971ko udazkenean izendatuta, eta Klasikoak liburu-sortarako itzuli beharreko liburuak aukeratzeko sortutako batzordean egon zen. Euskararen Kontseilua erakundearen sortze-lanetan eta bertako kide hasieratik (1998) Karmel aldizkariaren izenean.
Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) kidea da 1982tik, baita EIZIE, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteko kidea ere.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1971n. Erakundean bertan, zenbait batzordetan parte hartu izan du, batzordekide lanetan edota aholkulari lanetan: Irakaslegoa, Lexikologia Erizpideen Finkapena, Onomastika, Alfabetatze-Euskalduntzea, Elebitasun Harremanak eta Oinarrizko Euskara.
blanca urgell Blanca Urgell Lazaro Gasteizen jaio zen 1962an. Euskal Filologian doktorea da. Tesia 2000. urtean egin zuen, Larramendiren Hitzegi Hirukoitzaren osagaiez izenburupean. EHUko irakasle titularra da 2002. urtetik, baita Euskal Filologia Saileko Idazkari eta Sailburu ere. 1996az geroztik eskolak ematen ditu Euskara Teknikoa hainbat titulaziotan, gero Euskara eta Euskarazko Terminologia Itzulpengintza eta Interpretaritzan eta azken zazpi urtean Euskararen Historia, Euskararen Gramatika Historikoa, Lexikografiaren Historia, euskal testuak eta euskal filologia eta beste antzeko hainbat irakasgai eman ohi ditu lizentziatura, mastergo zein doktoradutza mailan.
Euskal Klasikoak Bildumako koordinatzaile (Altuna, Lakarra eta I. Sarasolarekin batean): 1992tik-1998ra eta Gogoa aldizkariko Kontseilukide (03-06) Gasteizko Sancho el Sabio-ko aldizkariko Kontseilukide (2004tik) izan da. >n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |