Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Cesare Pavesen poesia aztertzen dituen lana kaleratu du Euskal Idazleen Elkarteak

fito rodriguezek eta jerardo elortzak galeuscaren manifestua irakurri zuten atzo

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) Hegats bildumaren azkeneko txosten monografikoa Cesare Pavese idazle italiarraren bizitzan eta obran oinarrituta dago. Jose Angel Irigarai, Miguel Angel Unanua eta Xabier Lete idazleen lanari esker liburu hau argitaratu berri du autore euskaldunen taldeak.

Irigaraik eta Unanuak atzo aurkeztu zuten bildumaren 41. alea Donostian antolatutako prentsaurrekoan. Bertan, EIEko lehendakariak, Fito Rodriguezek, eta elkarteko lehendakariordeak, Jerardo Elortzak, parte hartu zuten.

Jadanik EIEak 25 urte bete ditu "euskal idazleen eskubide moral eta profesionalak defendatzen" eta horrela gogoratzen du argitaratu berri duten 14. Kalegats aldizkariak.

Cesare Pavese. Bizitza eta literaturaren mugan . Hauxe da Jose Angel Irigaray idazleak txosten monografikoarentzat prestatu duen lanaren izenburua. "Bizirik dagoen idazlea da", azpimarratu zuen idazleak. Cesare Pavesen bizitza aztertzeaz gain, bere obra guztien erreferentzia zehaztu du bere lanean.

Jarraian, Xabier Letek Pavesen inguruan gogoeta bat aurkezten du. Azkenik, Miguel Angel Unanuak itzuli dituen Paveseren azken poemak osatzen dute liburua. Olerkiak euskaraz eta bere jatorrizko hizkuntzan ere azaltzen dira.

'mundu poetikoa' Unanuaren asmoa irakurleari Pavesen "mundu poetikoa" hurbiltzea izan da. "Sortzaileaz gain, poesiari buruzko gogoeta sakonak egiten zituen", azpimarratu zuen.

Pavesen obra "kasualitatez" iritsi zen Unanuaren eskuetara, baina, hasiera-hasieratik idazlearen "hurbiltasuna" nabaritu zuen eta hori da bere lanarekin agerian utzi nahi izan duena.

Aurkezpenari amaiera eman baino lehen, Fito Rodriguezek eta Jerardo Elortzak hizkuntzen alde Galeusca Federazioaren Manifestua irakurri zuten.>i.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECine
ZINEMALDIA
La dirección se reunirá con las instituciones para solucionar el déficit
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |