Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Al día

Agustin Unzurrunzaga, SOS ARRAZAKERIA

"Denda bat zabaldu nahi duen etorkina hemen geratu nahi duela esaten ari zaigu"

Aspaldian dabil lanean kanpotarrekin. Ezagunak ditu inmigranteak pasa behar dituen hesiak. Bostekoa luzatzen ahalegintzen da. Etorkin batek denda bat zabaltzeko eman behar dituen urratsak Tourreko mendiko etapak bezala ei dira, gogor eta maldatsuak

EZPALA enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia.Dendak zabaltzen jarraitzen al dute etorkinak?

Bai eta poliki-poliki bada ere, jada, urteak daramatzate lan horretan. Ez bakarrik telefonotegiak baita denda mota ezberdinak eta tabernak ere. Denetarik. Beraien artean nahi edo egitasmo bat aurrera egiteko nahia antzematen da. Hau da, besteentzako lan egitetik, autonomo izatera igarotzeko. Nahiz eta egia esan, ez den batere erraza.

Sozializatzeko beste ekimen bat.

Bai. Hasieran langile bezala hasten dira lanean eta denbora igaro ostean batzuk autonomo izateko pausoa eman nahi izaten dute. Denda bat zabaldu nahi duen etorkina hemen geratu nahi duela esaten ari zaigu. Hemengo baliabideekin bizitza aurrera atera-tzeko gogoa duela alegia. Halere ez da erraza kanpotar batentzat langile soila izatetik autonomo izatera pasatzea. Legea zorrotza baita aldaketa hori ematerako orduan; lege-baimenak aldatu egiten dira..

Beste batentzat lanean aritzetik, bizitzeko baimena eta bere kontura lanean aritzera igarotzen da.

Bai. Hori bigarrena txartela lor-tzen dutenean eskuratzeko aukera izaten dute estreinakoz. Hau da, lehen bizileku eta lan-baimen txartela, urtebetekoa izaten da. Bigarrena, bi urtekoa, Hirugarrena, beste hainbestekoa. Eta ordutik aurrera, bost urtekoa edo iraunkorra. Inmigranteak, langile izatetik autonomo izateko urratsa bigarren baimenetik aurrera lortu dezake.

Salto handia da lehen estatusetik bigarren horretara igarotzea.

Hala da, bai. Baldintzak nahiko zorrotzak gainditu behar izaten dituzte. Adibidez, bideragarritasun plan oso bat aurkeztu behar izaten dute: negozioa aurrera ateratzeko nahiko diru-sarrera dutela ziurtatu, dituzten aurreikuspenak, inbertsio eta gastuen berri eman… Guztia azalduz Gobernu Ordezkaritzan txosten bat aurkeztu behar izaten dute. Ondoren, baimenak eta ukapenak jasotzen dituzte. Batzuetan, txostenaz gain, informazio gehiago eskatzen diete: "Ez duzu nahiko inbertsio egiaztatzen", "erantsi agiri osagarriak", "aurkeztu negozioa martxan jarriko duzun alokairu kontratua"…

Paperak izatea ezinbestekoa da.

Noski. Paperak izateak gauzak dezente errazten ditu.

Zer eratako dendak zabaltzen dituzte?

Denetarik. Telefonotegiak, larrukigintza edo arropa salmenta… -denda eta azoketan- tabernak -Kebab jatetxe asko pakistandar eta libanoarrek zabaldu dituzte- ile-apaindegiak… Eta horietatik aparte, txinatarren denda eta jatetxeak daude. Beste etorkinekin alderatuz, negozio nahiko bereziak dira hauek. Propioak.

Inmigrante batzuk azoketatik irten eta beste pauso bat eman dute beraz.

Azoka, batzuentzat, betiko lanbidea izanda eta hala jarraituko duelakoan nago. Senegaldar eta marokoarrak horretan aritzen dira batik bat. Senegaldarrak, esaterako, urtean bederatzi hilabete hemen eman ondoren, neguan etxera itzultzen dira salgaien bila. Berriz ere hona etortzean azoketan saltzen dituzte. Ekuadorren bada zonalde bat Otavalo izenekoa; bertako herritarrek kitxua hitz egiten dute. Gure azoketan batera eta bestera ibiltzen diren asko otavaloak dira. Beraien helburua, nahiz eta hasieran etxeak garbitzen hasi, argi eta garbi, furgoneta bat hartu eta salerosketan lan egitea da.

Etorkinen egungo dendetatik at -ile-apaindegiak, telefonotegiak…- beste dendarik zabaltzeko aukerarik ikusten al duzu?

Hori ere etorriko da. Denborarekin iritsiko da. Poliki-poliki ari dira autonomo izatea zer den ezagutu eta murgiltzen. Egia esan pauso hori emate hutsa, edonorentzat, arriskua da. Beraz, beste era bateko dendak zabaltzea, agian, belaunaldi berrien eskutik helduko da. Seme-alabak jada ez zaizkigu arrotzak egingo eta gurekin batera hazi eta heziko direnez, komertzio bat zabaltzeko ametsa badute gauzatzen ahaleginduko dira. Nor ez da horretan saiatzen?

Krisia denon ahotan dago. Inmigranteen dendek ere pairatuko al dute?

Eraikuntzan dabiltzanak izango dira ziurrenik lehenak sufritzen. Dendekin zer gertatuko den? Auskalo. Hemengo ohiko dendek eta etorkinenak ere antzera sumatuko dute egoera ekonomikoa okertzen bada.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |