
Milquella Medina, Skiara ile-apaindegian.argazkia: Ezpala
Donostia. Milquella Medina (1973) duela zazpi urte bizi da gure artean. "Dominikar Errepublikatik zuzen-zuzenean etorri nintzen hona", gogoratzen du. "Txikitako lagun bat nuen jada denbora bat hemen zeramana. Animatu eta pausoa ematea erabaki nuen. Berak ireki zizkidan ateak. Etxean hartu eta lana eskaini zidan".
Ekaina zen Milquella Irunera iritsi zen hila. "Heldu orduko, nire herriarekin alderatuz, hotz asko egiten zuela sentitu nuen. 'Zaude, zaude' esan zidan nire lagunak, 'udan gaude eta bero handirik egiten ez duela uste baduzu, ikusiko duzu negua iristen denean'. Bete-betean asmatu zuen. Apur bat kosta bazitzaidan ere jada eginda nago hemengo klimara".
Euskal Herrira etorri aurretik Milquellak bere herrian ere ile-apaindegi batean egiten zuen lan. "Heldu nintzenez gerotik lanbide berberean dihardut. Hasieran, nire herrikidearekin batera Irungo ile-apaindegi batean jardun nuen. Duela bi urtez geroztik, ordea, Donostian ari naiz lanean nire kasa, bakar-bakarrik".
Gizon zein emakumeei zuzendua dago ile-apaindegia. Bezero gehienak, herrikideak, brasildarrak, kolonbiarrak, nikaraguarrak… dira. "Baina euskaldunak ere etor-tzen dira, e".
Isabel II. kalean dagoen Skiara ile-apaindegia, asteartetik larunbatera zabaltzen du, inolako etenik egin gabe, goizeko hamarretatik arratsaldeko zazpiak arte. "Bezeroa iritsi ahala egiten dut lan, batzuetan asko, bestean ez hainbeste. Lagun baino bezero gehiago ditut beraz lanik ez zait falta".
Milquellak kriketa dela aitortzen du. "Oso" dio irribarre eginez. "Emakumeok halakoak gara, baita gizon batzuk ere. Egunetik egunera gehiago. Nori ez zaio ahalik eta apainen kalera irtetea gustatzen?" galdetzen du.
Ile-apaindegian denetarik eskain-tzen du dominikarrak: ilea moztu, kolorea eman… "Ile gutxi dutenekin mirariak egitea ez dago nire esku. Horrez gain bezeroak eska-tzen didana egiten dut. Ondo ikasita etorri nintzen nire herrian era guztietako ileondo eta orrazkerak baitaude".
Dominikarra Hendaiako alokaturiko pisu batean bizi da bere seme alabekin batera: ile-apaindegiaren izena berbera duen Skiara (12 urte) eta Jandrorekin (16 urte). "Gazterik izan nituen baina nire herrian ohiko da hori".
Denboraldi luze bat aldenduta egon ondoren, duela urte terdi inguru bildu ziren berriz ere hirurok. "Seme-alabak etorri zirenean ez zekiten frantsesez baina primeran integratu dira eta ikasketak frantsesez egiten ari dira Ipar Euskal Herrian. Oso nota onekin amaitu dute ikasturtea gainera. Ama batek jaso dezakeen saririk handiena da hori. Harro nago benetan".
Milquella lokal berri baten bila dabil ile-apaindegia lekuz alda-tzeko. Baina ez omen da batere erraza. "Oraingoa apur bat ezkutatuta dago eta argitasun gehiago duen batera joatea gustatuko litzaidake. Berandu baino lehen lortuko dudala ez dut inolako zalan-tzarik. Ekin-tzaile eta burugogorra naiz, etsitzen ez duten horietarikoa".
Espainiako hiri batzuk ezagu-tzeko beta izan du Milquellak baina Donostia bezalakorik ez omen dago. "Euskal gastronomia izugarri gustatzen zait. Baita jendearen jarrera ere; bero hartu nau. Ez dut arazorik izan euskal gizartean integratzeko. Zortedun naiz ez bainaiz arrotza sentitzen". >Ezpala
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |