Lasarte-Oriako 49 merkatarik sinatu dituzte euskara planak
Lasarte-Oria. Enpresako Euskara Plan Integralak eta Udalaren Euskara Ziurtagiriak sinatzeko ekitaldia egin zuten ostegunean Lasarte-Orian. Bertan, zazpi komer-tzioek sinatu zituzten planak, hots, Indartuz prestakuntza fisikoa, Haritza terapia energetikoak, Bikain, San Miguel, Goxogi eta Ekain okindegiak eta Auzoko denda. Euskara Batzordeko lehendakaria den Ricardo Ortegaren eskutik Udalaren ziurtagiria jaso zutenak, aldiz, Aski eta Pikabea aholkularitza, Txitxardin Beltxa jatetxea eta Izarra bitxitegia izan ziren. Ortegaren esanetan, dagoeneko 49 dira euskara planak sinatu dituzten Lasarte-Oriako merkatariak. Argazkia : A.I.