|

Oiartzun. Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak eta Oiartzungo Udalak udako merkealdian idatzizko oharrak ipintzeko merkatariei zerbi-tzu berezi bat dutela gogorarazi diete. Ekimen hau bi erakundeek sinatuta duten hitzarmenari esker gauzatzen den Oiartzungo merkatari-tzan eta ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoaren barruan kokatzen da.
Honen bitartez hainbat laguntza eskaintzen zaizkie establezimenduei, zerbitzua euskaraz eman dezaten. Honela, uztailaren 1ean udako merkealdi garaia hasi denez eta idatzizko ohar berriak erakutsi behar izaten dituztenez, honako horma-irudi hauek eskaintzen direla gogorarazi nahi zaie merkatariei: Merkealdia idatzita duten tirak (eskaparatean jartzeko), Eskain-tzak idatzita duten kartelak (1 m x 70 zm), Lehen/Orain txartelak (prezio zaharra eta berria adierazteko) edota ehunekoen (%50, %30) kartelak.
Bestalde, jendaurrean jartzeko edozein ohar euskarara itzuli edo zuzentzeko zerbitzua ere badute. Baita baleak egiteko edo fakturak, albaranak eta ordainagiriak egiteko talonarioak ere.
Dohain Zerbitzu hauek denak dohainik dira Oiartzungo merkatarientzat, eta merkealdi garaian ez ezik, urteko edozein sasoitan egin daitezke eskaerak. Zerbitzu hau Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak gauzatzen du, Oiartzungo Udalarekin sinatua duen hitzarmenaren bidez.
Dendariei gutun bat bidali zaie eta bertan zerbitzu eta laguntza guzti horiek gogorarazi zaizkien. Eskaerarik egin edo informazio gehiago nahi duten merkatariek Ttur-ttur Bilgunera deitu behar dute: 943 260182. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |