Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Pagoeta Mendizale Elkarteak 50. urteurreneko liburua kaleratu du

hiru ataletan azaldu du imanol epelde idazleak zarauzko taldearen ibilbidea

Herriko mendizaletasuna ezagutzeko aukera izango dute bizilagunek elkarteari buruzko kronika irakurri eta gero

Pagoetako kide den Begoña Arriola, Imanol Epelde idazlearen alboan, liburuaren aurkezpenaren egunean.argazkia: erlo telebista

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. "Ezhoiko ibilbidea da, normalean mendi ibilaldiak egiten ditugulako, baina gure oroimenean egingo dituzue ibilaldiak oraingoan, pasatako une goxoak gogoratuz". Pagoeta Mendizale Elkarteko Juanillo Beristainek hitz horiekin animatu zien bizilagunei Zarauzko elkartearen 50. urteurreneko liburua irakurtzera.

Idazlea aukeratzea erraza izan zen elkartearentzat, Imanol Epelde zarauztarra, ofizioz irakaslea, eta afizioz idazlea eta antzerki munduan ere ibilia, egokia iruditu bai-tzitzaien hasieratik. Batez ere, herriko beste zenbait taldeen ibilbidea ere jaso dituelako: Haur Kultur Taldea, Alproja eta Irrintzi. "Edukiz interesgarria da obra, Zarauzko mendizaletasuna ezagu-tzeko. Gainera, irakurterraza, arina eta hasi eta berehala bukatzeko modukoa da", nabarmendu zuen Beristainek. Imanol Epeldek adierazi zuenez, "mimo handiz" tratatu nahi izan dute liburua eta "behin egingo zela jakinda, ahalik eta ondoen egitea komeni zen".

Duela urtebete ideia azaldu zioten Pagoetakoek eta idazleak soilik kanpotik ezagutzen zuen taldea. Lan honekin elkarteko giroa ezagutzen hasi zen eta uneoro talde lana izan dela nabarmendu zuen. "Pagoetako protagonistak izan diren askok hainbat pasarte idatzi dituzte ere liburuan. Aurretik landu ditudan elkarteak koadrila finkoak ziren eta 50 urteko historiak koadrila eta lagun ugari ditu. Horrek zailtasunak izan ditu baina taldeari aniztasuna eta aberastasuna eman dio eta liburuari indarra", gaineratu zuen Epeldek.

hiru atal Liburuak hiru atal ditu. Lehenengoan Pagoeta sortu aurreko garaia azaltzen du idazleak. "Mendian sortuak garela azaltzen saiatu naiz. Gainera, 1924ean mendizale elkarteek bat egin zutela azaltzen da hainbat liburutan eta tartean Zarauzko bat ere bazegoen. Pagoetako Gurutzea 1935ean jarri zutela ere agertzen da", adierazi zuen Epeldek.

Bigarren atalean, Pagoetaren historia azaltzen da. Asmo eta une ugari: 60. hamarkadan elkarteak eginiko lana, garai politiko eta ekonomiko konplikatutan; 80. hamarkadan Arkamurka, Haur Kultur Taldearen sorrerak; mendi irteerez gain, aniztasuna ere badatorrela eski irteerak kasu...

Bukatzeko, hirugarren atalean jendearen idatziak jaso ditu Epeldek. "Ez da mendi irteeretara bakarrik mugatu; ze espedizio osatu diren, iraupeneko eskia, eskalada... horiek ere agertzen dira obran", nabarmendu zuen. Nekea sentitu du idazleak baina plazerra ere bai, "bidelagun handiak" egin dituelako. Pagoetako Begoña Arriolak urteurreneko ekitaldien "arrakasta" nabarmendu zuen eta Jon Urien alkateak liburua herriko kronika baliotsutzat jo zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
TAXIS
La tarifa nocturna de Donostia divide a clientes y conductores
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Obraren hirugarren atalean elkarteko kideek idatzitako pasarteak jaso ditu idazle zarauztarrak
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |