|

Azpeitiko Kultur Mahaia osatzen duten kideak.argazkia: utzitakoa
Azpeitia. San Agustinpeko azpiegitura berria eta urteko ekintzen egutegia zehaztu dira Azpeitiko kultur mailako ildo nagusiak bezala. Horrela adierazi zuten Kultur Mahaiko Talde Eragileko kideek. Honela, herriko lehentasunak San Agustinpe eta urteko egutegia hartu dira eta ildo bakoitzarako, azpi-talde bat sortu dute.
Azpeitiko Udalak 2000 urtean abian jarri zuen San Agustinpeko eliza zaharra kultur azpiegitura bihurtzeko asmoa eta gaur egun, barrualdea egokitzeko lanak egiten ari da Altuna y Uria enpresa. "San Agustinpeko azpiegitura hori oso garrantzitsua izango da herriko kultur talde guztientzat bere kokapena egokia delako, handia delako eta aukera onak eskainiko dituelako. Horregatik da lehentasunezkoa", adierazi zuen Kultur Mahaiko Talde Eragileko kide den Alex Silvak.
Proiektua orain hamar urteko beharrei erantzuteko egin zen eta gaur egungo egoera desberdina denez, Kultur Mahaiak aldaketa batzuk egiteko proposamenak luzatu zizkion Udalari. Besteak beste, haserako proiektuarekin alderatuz, lurra, eskenatokia, sonorizazioa, azgiztapena eta soinu ekipoaren kokapena aldatzea onartu du Udalak eta ekipamendua eta bere erabilera finkatu nahian dabiltzala aurreratu zuten arduradunek.
"Kultur Mahaiak ekipamenduaz txostena egina dauka. Hori egitean kontuan hartu dira herriko taldeen beharrak, akustika ikerketa bat edota espazioaren ezaugarriak eta ekipamenduak izan beharko lukeen malgutasuna, besteak beste. Udalarekin hitz egindakoaren arabera, ekipamenduaren kudeaketaren deialdia laster atera daiteke eta protokoloaren arabera, 2008ko amaierarako amaituta beharko lukete San Agustinpeko lanek", gaineratu zuen Silvak.
Urteko ekintzen egutegiari dagokionez, bera landu eta koordina-tzeko lan talde bat osatu da. Talde honek, Azpeitian urtean zehar egiten diren ekitaldi guztiak hilabeteka zerrendan jarri eta talde denei bidali die.
"Orain, egungo egutegitik abiatuta, azterketa orokorra egiten ari gara, hutsuneak detektatu eta herri ikuspegitik lehentasunen araberako plangintza proposamena egiteko. Hau da, urtea egutegi aldetik orekatu egin behar den aztertu nahi dugu, zer formatoko ekintzak bultzatu behar diren, parte-har-tzeari zenbaterainoko garrantzia eman behar zaion, zer arlo landu behar den bereziki...", esan zuen Silvak eta era berean, San Agustinpen zein ekitaldi koka daitezkeen ere begiratzen hasi direla onartu zuen.
Aurrerantzean Orain arte egindako lanarekin batera, etorkizunera begira Kudeaketa Plana egitea nahi du Kultur Mahaiko Talde Eragileak. Asmoa, udazkenerako plana eginda egotea eta 2009an abian jartzea dela azaldu zuten arduradunek.
"Lan handia dago egiteko, azpiegitura aldetik erronka handiak daude eta, presarik gabe baina etenik gabe, gauzak ondo lantzea da helburua. Beraz, batik bat 2009ari begira ari gara lanean. Urte bukaeran gauzak lotu eta 2009a ondo hasi nahi dugu. Kudeaketa Planean, egitekoak finkatzeaz gain, zer baliabide, material eta pertsonal beharko ditugun ere jarriko dugu", amaitu zuen Kultur Mahaiko Talde Eragileko kide den Amaia Aranagak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |