Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

telazko poltsak banatuko diraernioaldean

Udalerriek poltsen berrerabilpena sustatu nahi dute ekintza honen bidez

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

villabona. Datozen egunetan Ernioaldea Udaltalde21 osatzen duten udalerrietan (Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona eta Zizurkil) telazko poltsa berrerabilgarrien banaketa egingo da, etxe guztietara.

Asmoa banaketa hau ekaineko AsteBerdean egitea zen arren, garraiolarien greba zela eta atzeratu egin zen. Zizurkilen, etxeetan banatu ordez, herriko dendetan eta udal bulegoetan jarri dira eskuragarri poltsak; Adunan, Anoeta, Asteasun Iruran eta Villabonan, berriz, etxeetara banatuko dira.

Bestalde, udalerri hauetan dauden dendetan kartel bat jarri da kontsumitzaileen artean poltsa hauen erabilera bultzatzeko helburuarekin. Modu honetan, udaletatik poltsen berrerabilpena sustatu nahi da, erabilera bakarreko plastikozko poltsen neurriz gaineko erabileraren ekiditeko.

egoera kezkagarria Munduan, minuturo plastikozko milioi bat poltsa jartzen dira erabiltzaileen esku. Hauetatik, Estatu Batuak eta Europar Batasuna dira poltsa gehien kontsumitzen dutenak, sor-tzen diren poltsetatik %80 kontsumitzen baitituzte. Espainiar estatua da erabilera bakarreko poltsa hauen ekoizle nagusiena.

Ildo honetan, estatu eta hiri ba-tzuk, Australia, Irlanda, Frantzia eta Londres esate baterako, poltsen kontsumoa murrizteko eta hauen berrerabilpena sustatzeko neurriak hartzen ari dira. Irlanda izan da Europan plastikozko poltsa bakoi-tzeko ekotasa bat ezarri duen aurrenetako estatua, 2002 urtean poltsa bakoitzeko 0,15 euroko tasa bezeroei inposatuz. Bretainia Handian Londres inguruko 30 udalerri baino gehiagok poltsen doako banaketa debekatu dute dendetan.

Estatu espainiarrean, Hondakinen Nazio Planak honen inguruan ezartzen duen helburua hemendik 2015 urtera bitartean biodegradagarriak ez diren poltsen %70a, gutxienez, biodegradagarriengatik ordezkatzea da. Euskal Autonomia Erkidegoan, egun ez dago inolako araudirik plastikozko poltsen erabilera kargatzen edo debekatzen duenik. >m.s.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |