Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Mugikortasun astea irailaren 16tik 22ra antolatu dute

Eskualdeko bidegorriak zeharkatzeko bizikleta martxa hilaren 21ean da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

errenteria. Urtero bezala, aurtengoan ere Oarsoaldeko Udaltalde 21ek, irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Iraunkorraren Astearen kanpaina antolatu du, aste honetan jakitera eman duenez. Eskualdeko lau udalerrietan aurrera eramango den ekintza sorta aurkeztu egin dute.

Europa mailan kanpaina hau koordinatzen duen entitateak (Europako Batzordeak) aukeratu duen lema Aire garbia denontzat izan da, beraz, Udaltalde 21en helburua eskualdean garraiobide iraunkor eta osasuntsuagoen alde egitea izango da, hau da, ingurumenaren gaineko inpaktu gutxiago sortzen duten mugitzeko moduen alde egitea.

Eskualde mailan aurreikusita dauden ekintzak honakoak dira: 18 urte gorakoentzat bizikletan ibiltzeko ikastaroa, modu eraginkor eta ekonomikoan gidatzeko ikastaroa eta eskualdean zeharreko bizikleta martxa.

Azkeneko ekimen hau irailaren 21ean izango da. Beste urteetan bezala, helburua eskualdeko lau udalerrietan dauden bidegorriak zeharkatzea izango da, egungo sarea ezagutu eta etorkizunean sare hori erabat osa dadin. Horrela, bizikleta martxa Trintxerpen hasiko litzateke, ondoren San Pedrora igaro, San Pedrotik Donibanera txalupan pasa, Donibane zeharkatu eta handik Lezora iritsi, ondoren Errenteriara eta Fanderiatik Oiar-tzungo Arditurriko bidegorrira iritsiko litzateke. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |