|

Beasaingo Loinazpe Institutua.argazkia: a.a.
beasain. Loinazpe Institutuak sei ikasgela berri izango ditu 2009-2010 ikasturterako, eraikin zati bat gehituko baitiote oraingoari Antzizar polikiroldegi aldera begira dagoen sarreran.
"Orain nahiko estu gaude espazio aldetik, askotan errefortzu gelak eta behar ditugu eta egungo aniztasuna mantentzeko eta aintzat hartzeko zenbait espazio txikiak geratzen zaizkigu. Ikasle kopurua mantendu egin dugu baina eskaintza hobetzeko eta ikasleak erosoago izateko behar ditugu gela horiek", azaldu du Itziar Errasti, Beasaingo Loinazpe Institutuko zuzendariak.
Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetako azpiegiturak hobetzeko 2008-20012ko planean jaso zuen Loinazpeko proiektua, eta hori dela eta, bere gain geratuko dira honen kostu guztiak, hau da, denera 584.384,38 euro. Lanak, aldiz, irailean hasi eta maiatzerako amaituak izango dituztelakoan daude Institutukoak.
Sei gela berri horietako bat, behar teknologikoetara egokitutako liburutegia izango litzateke eta erabilera anitzetako gela baten beharra ere ikusten dute zuzendaritzakoek. "Erabilera anitzeko gela bat izatea ondo legoke, hemen 300 ikasle inguru gelditzen direlako bazkaltzen eta euria egiten duenean gune bat izan dezaten", azaldu du Adei Barandiaran, Loinazpe Institutuko zuzendari ohiak.
Sei gela horiez gain, eta egungo iresgarritasuneko araudiei jarraituz, solairu bakoitzean ezindu fisikoentzat egokitutako komun bana jarriko dute eta azken solairutik behera joango diren emergentziazko eskailerak ere egingo dituzte, gelek segurtasunezko bi irteera izan ditzaten.
Bestalde, aurtengo udan ere Institutuak futboleko kantxa bat ere berritu eta egokituko dute. Proiektu honek denera 29.000 euro inguruko kostua dauka eta gune publiko hori, eskolako ikasleez gain herritar ugarik ere erabiltzen dutenez, Beasaingo Udalak 12.000 euroko dirulaguntza emango du honetarako. Gainontzeko 17.000 euroak Loinazpek ordaindu beharko dituzlearik.
"Futboleko kantxan petatxoak egin dira ormigoi latzarekin eta hor erorita azalean erredura handiak egin daitezke, gainera, ura metatu egiten da ez dagoelako ur etorria ondo hartuta eta asfaltoa ere hasi da altxatzen. Hau klaseetako ordu libreetan ikasleek erabiltzen dute, baina, 16.00etatik 21.00etara eta asteburuetan bertako bizilagunek ere erabiltzen dute gune hau eta ez da oso segurua", dio Adei Barandiaran, Loinazpe Institutuko zuzendari ohiak.
Bertako lanak udaran hasi eta amaitzea espero dute institutuko arduradunek, urtean zehar, eraikin berriko obrak ere izango baitituzte bertan.
"Bigarren lau hauek maiatzean amaituko dira beraz, datorren kurtso osoan harrapatuko gaitu, baina moldatu beharko gara eta egingo ditugun hobekuntzak oso garrantzitsuak izango baitira", dio Itziar Errasti, Loinazpeko zuzendariak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |