Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Tokiko euskarazko hedabideen aldeko ekimena aurkeztu da

irun, hondarribia eta hendaiako60 hiritar eta gizarte eragilek manifestua sinatu dute

Hamaika Telebista, Berria, Bidasoamedia.info edo Antxeta Irratia bezalako proiektuak jarri dituzte eredutzat

Atzo Hondarribian izandako agerraldiaren une bat.argazkia: x.s.

xabier sagarzazu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hondarribia. Irun, Hondarribia eta Hendaiako norbanako eta gizarte eragile talde batek "Behe-Bidasoan euskarazko prentsak dituen gabeziak nabarmentzearekin batera, euskarazko tokiko prentsaren beharra aldarrikatzea" helburu duen manifestua aurkeztu dute.

Honetarako, Hondarribiko Kai Zaharra aukeratu zuten atzo ekimen honen bultzatzaileek. Han, gogora ekarri zuten nola "2006ean, Irungo Udalak Euskararen Biziberritze Plana onartzearekin batera, Pausumedia Elkarteak, Irun Iruten euskara elkarteak, Hitzak eta Hondarribiko euskalgintzako zenbait eragilek gogoeta prozesua" ireki zuten.

Atzo aurkeztutako manifestua da gogoeta horren emaitzetako bat. Bertan, sinatzaileek "azken urteetan eskualdean euskarazko komunikabideak bultzatzeko eman diren pausoak" azpimarratu dituzte. Baina "atzean geratu nahi ez badugu, euskarazko tokiko prentsari bultzada eman beharra" dagoela esan zuen Urko Ikardo, Pausumedia Elkarteko presidenteak, sinatzaileen izenean.

ezaugarriak Behe-Bidasoako euskarazko tokiko prentsaren aldeko manifestu honetan, gainera, eskualdean honelako hedabideek izan beharko lituzketen ezaugarriak azpimarratzen dira.

Honela azaldu zituen Urko Ikardok: "Batetik, ikuspegi globalekoak izatea, prentsa idatzia, irratia, telebista eta Internet aintzat hartuko dituen proiektu batetan, alegia; bigarren, erakunde eta alderdi politikoengandik independentea izatea; hirugarren, komunikabide plurala, ikuspegi soziopolitiko eta ideologiko guztiak aintzat hartuko dituena; eta eskualdekoa izatea, Irun, Hondarribia eta Hendaia bere osoan hartuko dituena".

Atzo aurkeztu zen manifestuan, komunikabide berri hori "Berria, Hamaika Telebista, Antxeta Irratia edo Bidasoamedia.info bezalako euskarazko komunikazio proiektuetan oinarritzea" ere aldarrikatzen da, guzti hauek "aurretik aipatutako ezaugarri horiekin azken urteetan lanean ari diren ekimenak diren momentutik".

sinatzaileak Manifestua izenpetu dutenen artean izen esanguratsuak badira, hala nola: Amets Arzallus (bertsolari eta kazetaria), Ane Muñoz (zinemagilea), Aritz Galarraga (EHUko irakaslea), Fermin Muguruza (musikaria), Jose Luis Aizpuru (Euskal Irratiak federazioko kidea) edota Ainhara Zuazabeitia (Euskadi Irratiko kazetaria).

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Komunikabide plural, independiente, eskualdeko eta ikuspegi globalekoaren alde apustu egin dute
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |