|

Arantxa Isart eta Patxi Saez katalogoaren aurkezpenean.argazkia: k.f.
Azpeitia. Euskara Patronatuak kanpaina berri bat jarri du abian Azpeitiko merkataritza arloan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko eta, horretarako, katalogo berria argitaratu du. Arantxa Isart Euskara batzordeburuak eta Patxi Saez Euskara Patronatuko zuzendariak aurkeztu zuten atzo.
"Dagoeneko hamar urte dira Udala merkataritzan euskara sustatzen ari dela eta era berezian ospatzeko asmoz, eduki eta itxura berria duen katalogoa atera dugu", adierazi zuen Saezek.
Kanpainarako lelo berria Aukeran euskaraz izango da eta Patronatuak eskainiko dituen zerbitzuen artean, euskaratutako kartelak, hiztegiak, itzulpenak, aholkularitza, ikastaroak eta diru laguntzak aurkitzen dira. Astelehenean hasi ziren katalogo berriak banatzen herriko saltokietan eta uztaila erdian amaituko dute.
Hamar urte hauetan egindako lan guztiak bere fruituak eman dituela onartzen dute Euskara arloko arduradunek eta euskararen presentzia herriko merkataritzan nabarmen igo dela azaldu zuten: "2003an egindako neurketa batek zihoenez, Azpeitiko saltokien %46k kanpoko errotulazioa euskaraz zuen jarrita eta, barne-errotulazioan, berriz, %11koa zen. Aldiz, iaz egindako ikerketak kanpoko errotulazioa %97koa zela eta %85koa zela barne errotulazioa esan zuen. Emandako jauzia handia izan da, beraz".
"Azpeitia herri euskalduna da. Guztira,% 89k euskaraz hitz egiten du eta, merkataritza ere eguneroko jarduera denez, hor ere aukeran euskaraz egitea nahiago dute azpeitiarrek", agertu zuen Isartek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |