Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aizkorriko Lagunen Eguna izango da bihar

Mendi ibilaldia izango da Zegamako plazatik abiatuta sancti spirituko ermitara

Ahurtengoan, nobedade gisa, Aratz mendian dagoen elur zuloa bisitatu eta ezagutzeko aukera izango dute

Aizkorriko Lagunen Egunean Sancti Spiritu ermitara erromeriaren ondorengo elizkizuna.argazkia: utzia

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zegama. Bihar Aizkorriko lagunen eguna izanik, azken bederatzi urteetan bezala, Sancti Spirituko ermitaren inguruan bilduko dira Zegama eta Goierriko herritarrak.

"2000. urtean aurreko legealdiko Udalak ikusten zuen gure mendia Aizkorri izanda eta udalerri barruan egonda mendizerra gehiena, zerbait egin behar zela mendi honi lotuta. Egun hau urtetik urtera aldatzen joan da, hasieran omenaldia egiten genion, Paco Iriondori, Euskal mendi federazioko lehendakaria urte askotan izan denari. Beste urte batean egin genion omenaldia Aizkorriko babesa eraiki zuten Zegamarren familiari. Hor dagoen ermitaren ondoan babesleku bat dago eta hori sortu zen herriko artzain bikote bat izugarrizko tximista eta trumoiekin harrapatu zuelako Aizkorriko puntan eta beraiek egin zuten promesa izan zen bizirik ateraz gero babesleku bat egingo zutela eta hori egin zuten", azaldu du Edurne Albisuk, Zegamako alkateak.

Bihar, 6.00etan mendi irteera bat izango da Zegamako plazatik Aizkorriraino Amezti mendi elkartekoen gidaritzapean.

Ondoren, eta nobedade moduan lehenengo aldiz, egun honetan Aratz mendiaren gailurraldean dagoen elur zuloa bisitatu eta ezagutzeko aukera izango da, Sacti Spirituko erromeriara jaitsi aurretik.

"Aurtengo ediziotik aurrera egin nahi duguna da Aizkorrin barrena dauden elementu ezberdinak ezagutzen joan egun honetan, horregatik urtero bat ezberdina aukeratu eta ezagutzen joango gara bisita kultural gidatuen bidez. Aurten egingo duguna da Aratzgo elur zulora mendi irteera, Aldaolaraino autobusa jarriz Zegamako plazatik 7.30ean, baina nahi duena kotxez ere joan ahalko da Aldaolara. Euskal mendi federazioko erreskate taldeko arduradunekin izan gara eta jaisteko arriskutsua ez den tokia izan arren, segurtasun handiagoa izateko aurrez joan eta sokak jarriko ditugu jendeak zer heldu izateko jaisterakoan. Han, gainera, Isabel Elorzak, etnografian lizentziatuak, azalpenak emango ditu elur zuloaren historia eta bere funtzioen inguruan", adierazi du Zegamako alkatea den Edurne Albisuk.

11.30ean, aldiz, meza izango da Sancti Spirituko ermitan Iñaki Aranzadiren eskutik. 12.00etan hamaiketakoa izango da, bertaratuko diren guztientzat Zegamako Udalak eskainia, Toberako Musika eskolako trikitilariek lagundurik.

"Orain arte jendea oso bizkor joaten da Aizkorriko mendi ibilaldian, baina aurten hamaiketakoa eta meza berandutu egin ditugu, beraz, beste batzuek lasaiago joan nahi badute ere aukera hori izango dute. Eta mendi ibilaldikoek ere, Aratzgo elur zulora joateko aukera ere izango dute nahi izanez gero", esan du Edurne Albisu, Zegamako alkateak.

Sancti Spirituko ermitatik Zegamarako jaitsiera taldean eta erromeria giroan egingo da 14.00tatik aurrera Zegamako plazara heltzeko. Eta bide hau egiteko ere autobusa jarriko da doan nahi duenarentzat.

Behin Zegamara iristean, salda beroa izango da menditik datozen herritar guztientzat udaletxeko arkupeetan.

"Datorren urtera begira gustatuko litzaidake kobazuloren batera joatea, akaso San Adrianen daudenak ezagutzea hori ezaguna duen norbaitekin, edo eguzki loreak sor-tzen diren tokia ikustera edo aztarna arkeologikoak dauden tokiak ezagutzera, urtero zerbait ezberdina eta erakargarria erakutsi nahi diegu herritarrei. Helburua, azken batean, Aizkorri ezagutzera eman, zaindu eta baloratzea da gure nahia", jakinarazi du Zegamako alkatea den Edurne Albisuk.

Bihar, beraz, Aizkorri ezagutu nahi duten bailarako herritarrek mendi irteeraz, erromeriaz eta elur zulorako bisitaz gozatu ahal izango dute Aizkorriko lagunen egunean.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Jarduera honekin Aizkorri ezagutzera ematea, zaintzea eta baloratzea lortu nahi dute antolatzaileek
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |