
Zer suposatu du zuretzat sariak?
Pozgarria da, horrek esan nahi du liburua mugitzen dela eta irakurle batzuengana iristen dela, eta azken batean horretarako idazten dugu. Baina, saria jaso eta gero egin dudan interbentzioan nolabaiteko kezka agertu dut. Kezka-tzen nauena salduenaren konzeptu hori da. Gehien saltzen diren hamar liburu atzean asko eta asko daude eta irakurleek irizpide hori bakarrik erabiltzen badute beste asko geratuko dira saldu gabe. Terminologia arriskutsu horrek ez dio literaturari mesederik egiten.
Zulo bat uretan lanak memoria historikoaren garrantzia aldarrikatzen du neurri batean .
Memoria idazteko apustu bat dago. Berharbada, nobela honetan interesgarriena ez da hezurrak agertzen diren ala ez, baizik eta kazetari batek erabakitzea historioa kontatuko duela bestela ez du inork kontatuko. Liburu honen giltza nagusia hor dago, memoria horren konstantzia idatzia uzteko erabakian.
Nola ikusten duzu euskal literaturaten osasuna?
Alde batetik inoiz baino hobeto gaude liburu oso ederrak idazten baitira. Gazte jendea dago oso ondo idazten duena orain dela 15 edo 20 urteren aldean, baina kopuruak direnak dira. Saltzaile eta editoren aldetik sortzen den kezka da nahiz eta liburu onak atera ez dugula nahikoa saltzen.
Ekingo diozu berriro poesia idazteari?
Badut asmoa. Sekula ez diot poesia idazteari utzi, oso eroso sentitzen naizen mundua baita. Badakit poesiara itzuliko naizela. >i.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |