
Esperantzaren azala.argazkia: n.g.
Donostia. Alberdania argitaletxeko Literatura Unibertsala bilduma "bizirik" dago eta euskaratutako beste bi izenburu gehitu berri ditu: André Malraux-en Esperantza eta Malcolm Lowry-ren Sumendiaren azpian. Lehena Karlos Zabalak itzuli du eta Karlos del Olmo arduratu da bigarrena euskaratzeaz. Biak desberdinak dira baina badute berditasun bat, momentu berean idatzita baitaude, atzo Donostian egindako aurkezpenean agerian geratu zenez.
Espainiako 1936ko guda gori-gorian zegoela sortu zuen Malrauxek liburua, inoiz idatzi den eleberri beliko zirraragarrienetakoa eta "urgentziaz" idatzitako liburua, guda bukatu baino lehen plazaratu baitzuen. Idazleak Errepublikaren aldeko erabateko konpromisoa hartu zuen eta hegazkin eskuadrilla bat antolatu, zuzendu eta gerra misioetan parte hartzeraino.
Sumendiaren azpian mozkorti baten etengabeko eldarnio alkoholikoa laburbiltzen du. Itzultzaileak eskuartean lan zaila eduki duela aitortu zuen, baita idazleak 12 kapituluko liburua nahi zuela eta egitura osoa garbi zuela liburua egin baino lehen azaldu zuen. >i.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |